Arana Goiriren bozkatzeko gida azkarra

2012-08-27 @ 20:57 ZuZeu atarian argitaratuta
Euzkotar gazte zein zarrak, gizon zein emakumeak, garbi zein maketoak, zintzo zein gorriak… badatoz auteskundeak Mendebaleko Euzkadira!!!! Badakit galduta zagozela alderdien izenen itsaso zabalean, eta Osaba Sabinen laguntza bearko dozuela (daborduko JELtzale zintzoak ez zarienak, noski).

Beraz, gida azkarra idatzi deutsuet, zeuon boza zailtasun barik aukera daizuen. Lau alderdi nausiei dagokienez, gañera, argi azaldu dot zer egoeran bozkatu eta zeinean ez.

Neure argibideek zeuon boza aukeratzen lagundu bazaitue, laga eizue iruzkin bat, mesedez :__)

EUZKO JAURLARITZARAKO AUTESKUNDE GIDA AZKARRA

Bizitza osoan EGA gainditzeko gai ixengo ez bazara, baña EHUn kredit gitxi batzuk euskeraz itteagatik oposaketetan puntu mordoa jaso gura badozu: BOZKA PSOE.

Kukutza III bota ebenetik bazkari beganorik ez badozu dastatu: EZ EIZU PSOE BOZKATU.

Ertzaintza Volkswagen Passat txukunetan, eta ez Seat Altea español zikiñetan ikusi gura badozu: BOZKA EAJ.

1980tik 2009ra oso txarto bizi baziñan: EZ EIZU EAJ BOZKATU.

Zeure udaletxean Españako ikurriña txikia ixetia gura badozu, BOZKA EH BILDU.

Fermin Muguruza eta Gari gaztetan putoamoak baziran, baña orain saldu-puta epel aralarzale batzuekaz ez badozuz bereizten: EZ EIZU EH BILDU BOZKATU.

Zeure seme-alabak, gizarte elebidun batean, elebakar ixetera beartzea giza-eskubidea dala uste badozu: BOZKA PP.

ETBko Eguraldian Nafarroa, Ipar Euzkadi, Trebiñu eta Turtzioz koloreztatuak ikusi gura badozuz (eta Urko Aristik “txantxibiri tan tan”esaten jarraitea, “Buenas tardes y buena suerte” esan ordez): EZ EIZU PP BOZKATU.

Si no has entendido nada hasta ahora y ni puta falta que te hace porque está todo en etarra: VOTA UPyD.

Euzko jendartea osatzen daben sinismen eta kultura desberdiñetako iritar askeak errespetuan, justizia sozialean eta estatu español federal aurrerakoi batean bizitzeko gai dirala uste badozu, eta orrela zan edo ez bazan sar bedi kalabazan eta irten bedi erriko plazan: BOZKA EZKER ANITZA.

Javier Madrazoren senidea baldin bazara: BOZKA EZKER BATUA.

Baleen eta landareen eskubideak euskaldunonak baño garrantzitsuagoak baldin badirez: BOZKA EQUO.

Burutik jota baldin bazagoz: BOZKA ALDERDI HUMANISTA.

(Irain eta gorespenak Txiokiñeko @aranagoiri kontuan jasoten dodaz be bai.)

cc:/ @aranagoiri

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s