Ama hasiberriaren balada

Gaur lau urte Zihara, nere alaba zaharrena jaio zela. Horren haritik, Usurbilgo Noaua! aldizkarian hainbat artikulu argitaratzen joan naiz amatasunaren inguruan.

Gaurko egunak aitzakia polita ematen dit berriro lehen artikulu hura gogoratzeko.

Argazkia: ionmarkel.com

——-

Hiru hilabete pasatxo dira “kargu” berria hartu dudanetik. Hiru hilabete ZORAGARRI; hiru hilabete SINESTEZIN; eta zergatik ez, hiru hilabete ERO.
Ez naiz hemen hasiko ama izateak suposatzen duena deskribatzen (ez dut uste hain gauza handia azaltzeko gai izango nintzakeenik). Asmo xumeagoarekin, “hasiberri” honek egunero topatzen dituen hainbat egoera xelebre kontatu nahi ditut, bere kargupean hankagorririk ez dituenarentzat guztiz ezezaguna den mundu oso baten existentzia emateko (duela hiru hilabetetatik ezagutzen hasi naizena).
· Logistika. Ia ezin sinistukoa da gaur egun haur batek behar dituen (edo behar dituela uste dugun) gauza pila imajinatzea. Uste dut NASAk Martera joateko behar duen azpiegitura sinpleagoa dela gure txikiena baino: lehen hilabetetako sehaska txikia edo moisesa; handixeago egiten deneko sehaska “ofiziala”; paseatzera ateratzeko kotxezitoa; gainean eramateko kanguroa; autoan jartzeko ahulkia; bainurako ajuarra (Donostiko La Perla bainuetxean dituzten baino gauza gehiagorekin)… eta abar eta abar. Hainbeste trasterekin umea non dagoen ahaztu ez bazaizu, gaitz erdi.
· Pardelak. Badaude tamaina desberdinetakoak, neska edo mutilentzat, animalitxoekin, xurgatze-maila desberdinekin, banda elastiko handiagoarekin… Hain da konplikatua mundu hau, ez baita harritzekoa lehen aldian etxera lau talla handiagoak diren paketearekin bueltatzen bazara. Lasai; hilabete baten bueltan pixohialetan katedraduna bihurtuko zara eta.
· Poltsa. Goian aipatutako logistikaren zati bat da, baina aparteko puntua behar duena. Behin ama (edo aita, edo haurraren zaintzaile) izanda, BETI eraman behar duzu gainean poltsa. Bertan txikiarentzat aldatzeko erropatik hasita txupetearaino aurkitu dezakegu, eta tartean babak garbitzeko toallatxoa, jostailu kuttuna, kolikoentzako homeopatia, ipurdia garbitzeko toallak, pardelak (bere tamainakoak, ahal bada), haurraren osasun kartilla (aurreko egunean pediatra izan duzu eta ateratzea ahaztu zaizulako) eta azkazalak mozteko guraizeak, BESTEAK BESTE! Ez da harritzekoa beraz poltsak Olentzeroren zakuaren tamaina izatea, eta behin baino gehiagotan altxatu ezinik ibiltzea. Poltsa zure gorputzaren luzapen bat bihurtzen da, hainbeste gauza “beharrezko” dituenez toki guztietara eramatea ezinbestekoa delako eta noizbait ahazten bazaizu AKABO!

Idoia Torregarai

@barretartia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s