Pernando Amezketarra

Txikitan askotan entzun nituen aitaren ahotik Pernando Amezketarraren istorioak, eta oraindik noizean noiz haren ateraldiak bereak balitu bezala kontatzen ditu, nere gozamenerako. Kariño berezia diot.

Pernando Amezketarra, jaiotzez Fernando Bengoetxea Altuna (Amezketa, Gipuzkoa, 1764- Amezketa, Gipuzkoa, 1823) euskal bertsolari eta plazagizon gipuzkoar famatua izan zen, bere ateraldi umoretsu eta bizitasun eta argitasunagatik. Oso bertsolari eta gizon berezia izan zen. Haren bitxikeriak eta ateraldi xelebreak Gregorio Mujika jaunak jaso zituen behin eta berriro berrargitaratu den Pernando Amezketarra izeneko liburuan. Bertan Pernando hobeto ezagutzeko aukera daukagu.

Aralarren artzain eta bestelako lanbideetan aritu bazen ere, bere garaian ospea eman ziona bertsolari dohaina izan zen, Gipuzkoako onena omen zen eta. Hezur-mamizkoa izanik, ezin esan historikoa zela, ez baita historia-liburutara pasa. Haren oroitzapena, ordea, ez da galdu, herriak gordea baitu ahozko tradizioan, bere garaiko oso gutxik lortua dutena, historiarentzat inportanteagoak izan arren. Bere bertso eta ateraldi xelebreak oraindik orain entzun daitezke. Hauxe, adibidez:

Erri koxkor batean zan. Eguerdiko orduak aurrera zijoazen. Pernandoren bazkaltzeko gogoak aurrerago oraindik, bañan iñondik ere sabela betetzeko biderik ez zuen ikusten.

Ontan, apaiz jaun bat agertu zan. Pernando alderatu zitzaion eta agur itzaltsu bat egiñaz esan zion:

—Jauna: galdera bat, barkatu biar dit.

—Nai dezun guzia.

—Orra ba, nik jakin nai nukena da… alegia… zera… Erri ontan bazkaitara norbait eraman nai danean, nola esaten zaio?

—Ori, era askotara.

—Bai baña bat, esan bezait bat.

—Nola esango dizut bat… «Nerekin bazkaitara etorri nai bazenu, poz aundi bat emango zenidake».

—Poz hori emango diot ba.

—E! Zer!

—Beorrekin bazkaitara joango naiz.

—Baña…

—Aspaldian, norbaitek orrelako zerbait esango ote zidan, zai negon.

Eta nau bazuen, eta nai ez bazuen, apaiz jaunak bazkaitara eraman bear izan zuen.

 

1990eko hamarkadan ETB-1ean bertsolari honi buruz marrazki bizidunetako telesaila eman zuten, gaur egun errepikapenetan ikusi daitekeena. Hona hemen lehen atala.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s