”Berunezko justizia. Ixilik Bang zuen izena’

Zuriñe Barrerek (@zuriyebc) bidali digu erdimetrai honen lotura (eskerrik asko!).

“Berunezko justizia. ixilik Bang zuen izena” erdimetraia + estreinaldi eta sari-banaketa ekitaldiak

Generoa: Katxondeo-wensterra

Estreinaldia: 2009 azaroa

Egilea: KKinzona

KKinzona proiektu komunikatiboa 2004. urtean jaio zen, aldizkari baten forman. Urretxuko eta Zumarragako gazteei ahotsa ematea zuen helburu; gazteek eta ez hain gazteek, euren iritziak, asmoak, penstamenduak, kritikak, ametsak, ilusioak edota gogoetak partekatzeko leku bat izateko helburuz sortu zen. Hainbat ale kaleratu ostean, irrati baten ideiari forma ematen hasi ziren eta denbora gutxiren buruan,  lehen weba izango zena eta internet bidezko irrati bat sortu zituzten. taberna baten almazeneko beheko pisuan hasi zuen bere bidea KKinzona irrati libreak eta hasiera hartan, hiruzpalau programa eskaintzen ziren astean.

Denbora batera, hala ere, diru arazoak tarteko, lokal hura utzi egin behar izan zuten. Urretxuko Udalari lokal bat eskatu zioten, eta hauek, prestutasunez eman zieten bat, gaztetxearen parean, hain zuzen. Lokal berrian FM bidez emititzea zen haien asmoa. Gazte Asanbladaren laguntzaz, hainbat hilabeteren buruan lokala prestatzen amaitu zuten eta 2009ko otsailaren 6an, lehenengo FM bidezko emisioa burutu zuten. Ordundik, hogeitik gora saio autoproduzitu egin dituzte bi herrietako gazteek, eta egun, 7 saio inguruk osatzen dute parrila.

Kkinzona proiektu komunikatiboa hala ere, ez da irratian gelditu eta duela urte gutxi batzuetatik, film laburrak eta bestelako ikus-entzunezkoak ekoizten dituen gazteen produktora ere bilakatu da. Gazteon artean egin dituzte “KKheroia Roca doktorearen aurka” edota “James John Ez doktorearen aurka” pelikulak. Eta zer esanik ez “Berunezko Justizia; Ixilik Bang zuen izena” filma ere hor dago, 2009an herriko gazteon ekimenez estreinatu zuten western laburra.

KKinzona finean, gazteen ilusioei irteera ematen dien proiektua da; gazteen kezkak, gorrotoa, maitasuna eta ametsak bildu eta bozgorailu batetatik igortzen dituen indarra.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s