Tripapoza

Barretartiak korresponsal gastronomiko bat behar duela eta hara non jasotzen dudan neu izateko proposamena. Benetan? ondo begiratu didazue? (pista bat, makinak dio 18,2ko masa korporal indizea daukadala). Niri begiratu eta gastronomia edo ‘buen comer’ delakoarekin ez zenuke esango inolako loturarik dudanik, kontrakoa, mizkin itxura daukat, daitort. Baina amak aspaldi esan zidan’ merkeagoa da zuri trajea erostea bazkaltzen gonbidatzea baino’ esaldi famosoa.

Ba bai, jatea gustuko dut, hori bai, bere neurrian eta adinarekin gainera gero eta sibaritagoa bihurtu naiz. Zenbateraino, ze nire asteburuko planetan beti dagoen merkatu, dastaketa, ‘semanadelpintxo’ edo halako ebento gastronomikoren bat. Nire urtebetetzerako x delikatessen dendako produktuak eskatzen hasi naiz! A! eta azken urteotan ardozale bihurtu naiz ere, ardo dastaketa ikastaroak egiten dituen horietakoa (pekatu honen gainekoak beste baterako utziko ditugu)… (Horrela idatzita ikusita, nirea izaten hasi dela konturatu naiz)

Gure zita gastronomikoetako bat merkatua da. Gure diot bikotea ere sartu dudalako nire zaletasunean, jateko -ondo jateko, alegia- konpainia behar baita (bakarrik jatea baino gauza tristeagorik ez dago, ezta?). Ia larunbatero merkatura joaten gara. Kotxea hartu eta Gasteizko beste puntaraino hurbiltzen gara, Abastos merkatura. Betiiiiko merkatua da, aspaldikoa (bertako erabiltzaileak bezala). Ez pentsa, badu bere kategoria ere, Gasteizko zentro-zentroan dago, corteinglesaren atzean, ziur ezagutzen duzuela, zementuzko eraikin ‘garaibatenmoderno’ horietako bat da. Kanpoan nekazariak jartzen dira, barazkiak, frutak, produktu ekologikoak, ogia, gazta… eta eraikinaren barruan, postuak lau pisutan banatuta, behean arrandegiak, lehen pisuan (kalekoan) kutxa eta hiperra, bigarrenean harategiak eta azken pisuan… azken pisuan TXAKOLIPINTXOA!
Hau da gure pisurik gogokoena.

Zuzenean azken pisura igotzeko grinari eutsi eta erosketa batzuk egiten ditugu (jatekoa hauek ere). Merkatutik ezin dugu, adi, EZIN dugu, alde egin azken pisura igo gabe. Bagoaz eskaileretan gora, jendea entzuten da… jende mordoa… Kartel handi batek adierazten du zerk biltzen duen hainbeste jende: Txakolipintxo-a. Arabako Txakolin produzitzaileen elkarteak euro baten prezioan txakolin kopa freskoa eta aukeratzeko 6-8 pintxo ezberdin ematen ditu, guztiak ere arabar produktuak!

Begira, begira, hona larunbateko gure pintxoa:

Maeztuko odolostea pipar gorriekin.
Pintxo ‘gloriosoa’, aizu!

Imaginatu dezakezue ze pozik bueltatzen garen etxera, bizipoza ematen digu guri merkatuak… beno, hobe esan, ‘TRIPAPOZA’.

Oharra: Arabako Txakolin ekoizleek esponsorizatu gabeko gunea… oraindik.

Hona Barretartiaren lehen kritika gastronomikoa, aurrekontua handitu artean -edo esponsorren bat agertu- gure esperientzien kroniketan oinarrituak izango direnak. Produktu dastaketa gonbidapenak edo produktu-otarreak onartzen dira.

Irati Iciar

@IratiIciar

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s