Durangoko zerrenda

Puri-purian daukagu Durangoko Azoka. Gaurko egunaz gain, oraindik asteburu osoa daukagu liburu eta disken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko. Barretartiatik gomendio zerrenda hau jartzen dugu zure eskura, Durangora joan behar baduzu, bertan ikusteko;  joan behar ez baduzu, gabonetako opari moduan kontuan izateko, edo besterik gabe, kuxkuxeatzeko.

Liburuak

Bertan_goxo_azalaBERTAN GOXO. Karlos Linazasoro. ElkarBeilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz… hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak. Ikusi BERRIAn egindako elkarrizketa.

alter-ero-arrieta-azalaALTER ERO. Bertol Arrieta. SusaIspiluari begiratu eta zeure burua beste norbaitekin tronpatzeko zalantzan sumatzean, igarriko duzu alter egoa bere kabuz ibiltzen hasi dela. Ipuin hauetako lagunak durduza batel hartu ditu, nahasmenduak euren zainetan bidea egin eta portaera aldrebesturik. Ikusi Hitzen Uberan egindako elkarrizketa.

oroitzirriakOROITZIRRIAK IIXabier Soubelet Xubiltz. Maiatz. Margolari idazlearen 40 kronika  biltzen ditu liburuak, Lapurdiko baztandar baten leihotik. IKusi BERRIAko informazioa.

ibanIDAZTEN ARI DELA IDAZTEN DUEN IDAZLEA. Iban K. Zaldua. Elkar. X idazlea idazten ari da. Eleberri bat; ohi duen bezala, luma estilografikoaz, paperean. Eta Xk, idazten ari den pasartean, beste idazle bat deskribatzen du, Y, hura ere idazten ari dela, nouvelle bat: Olivetti baten aurrean dago, teklak jo eta jo. Eta Yren nouvellean beste idazle bat da protagonista, Z, eta hura ere idazten ari da, ordenagailu eramangarri batean, ipuin bat. Eta ipuinean, irakurtzen ari zaren honetan hain zuzen, bat-bateko iktus batek jotzen du X idazlea, eta hil egiten du. Eta luma haren eskutik erori bezain laster, nobelan, paralisi moduko batek hartzen du Y idazlea, eta bere burua zerraldo erortzen da idazteko makinaren gainean. Kopetari odol arrasto bat dario: tantek organ dagoen nouvellearen orria zipriztintzen dute. Eta ni, Z idazlea, jazoko zaidanaren esperoan geratu naiz. Ez dakit, ordea, heriotza ala askatasuna izango den. Ikusi BERRIAn elkarrizketa.

Diskak

begiak lekukoBEGIAK LEKUKO. Mugaldekoak. Gaztelupeko Hotsak. Mundu mailako testu eta doinu antologia txiki bat eskaintzen du. Aurreko etaparen aldean, honako hau musikalagoa da, estilistikoki anitzagoa, instrumentazioaren aldetik aberats eta joriagoa (ukelelea, txalaparta, kontrabaxua, xilofoia, perkusioak edota akordeoia erantsi dizkiote gitarrek osatutako oinarriari) eta zuzenekoan dramatizatuagoa dela erran daiteke, literaturak oraindik presentzia nabarmena baldin badu ere. Ikusi BERRIAn informazioa. Ikusi Zakur Arra eta Ehunzangoa bideoklipa.

uskisTXIMINOTAN. The Uski’s. Baga Biga. Laugarren lana dute. Abiadurari dagokionez, bi alde ditu diskoak: ziztu bizian doazen rock and roll abestiak eta, bestaldetik, doinu motelek hartzen duten balada kutsua. Dantza soltean egiteko rock and roll abestiak, gorputza mugitzeko aproposak dira eta abiadura osoan doaz. Bikotean guztiz elkarturik dantza egiteko balada erakargarriek hasierako tximista sortak geratu egingo ditu. Rock and rolla bero dabil, baladei kea darie. Diskoa beroa da bere osotasunean. Dantza azkarretan hauspoaren goritasuna, dantza geldoetan bihotzaren sugarra. The Uski´s taldearen doinuetan jaiaren bi alderdi bat datozkigu: martxa eta abaila zein nare uneak eta baretasuna. The Uski´s taldearen musika garai bateko rock and rollaren indarrez gainezka doa poparen irriñoekin, bluesaren aztarnekin, funkyaren zipiztinekin, baladen erasoekin, countryaren ferekekin. Ikusi BERRIAN informazioa. Entzun Tximinotan kanta.

bizardunak-ur-ederra-kiratsUR EDERRA KIRATS INFINITUAN. Bizardunak. Baga bigaUr ederra kirats infinituan, Bizardunak: Bizardunak taldearen hirugarren diskoak (Ur ederra kirats infinituan) folk progresiboa zeltiar kutsuarekin nahastu du gehi rocka. Testuetan Euskal Herriko historia politikoa eta kritika soziala. Konpromisoaren garapena jaiaren alaiatsuna saihestu gabe. Hori da Bizardunak taldearen ADNa. Osasuna. Ikusi Barrezka bideoklipa.

Idoia Torregarai

@barretartia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s