Zelan moldatu hiru seme-alabekin. Goiza 10 pausotan

Ainhoa argazkiaBAT. Goizetan ordu erdi lehenago altzatu. Bueno, edo ez lokartu berriro semerik txikienak titia goizeko 5.30etan eskatzen badu. Horrela, denbora gehiago izango duzu bazkarirako zeozer goxo-goxoa eta fundamentuzkoa prestatzeko. Bazkari on batek ez du preziorik!!

BI. Erdiko alaba jantzi lo dagoen bitartean. Horrela ez du pegarik jarriko aukeratutako modelitoarekin. Kontuz, ahal dela, abestu tono alai eta indartsuan, esnatzen bada janzten ari denaz ere ez ohartzeko.

HIRU. Alaba nagusiena eta erdikoarentzat gosaltzeko esnea berotzen duzun bitartean, kendu ezazu zure pijama; horrela, janzteko lana aurreratzen joango zara. Denbora aurrera doa!!

LAU. Alaba nagusiena eta erdikoa gosaltzen ari direla, zu biluzik, esnatu txikiena eta atera bere arropa. Kontuz!! Soilik atera, ez ezazu jantzi. Hau akats oso arrunta da. Gogoratu: gosaltzen dabilela, beti, eta errepikatzen dut, BETI, kaka egingo du. Beraz, hobe pijama kakaztea eta ez egunerako arropa garbia.

BOST. Txikiena esna dago. Zu biluzik. Arropa atera diozu. Dena ondo doa. Sukaldetik bueltaxka eman beharra dago: “animo neskak! Aurrera! Oraindik ez duzue esnea hartu?” Biberoia prestatu, eta txikiena komentzitu mikroondasak ez dituela biberoiak desagertarazten. “Ez, maitia, ez egin oihu, lasai, ez larritu, mikroondask bere lana egiten dau, eta atea irekitzerakoan, aibala!! hamen dau bibea berriro!! ikusten??”. Hirurak mahaian, hirurak bere esnearekin, gailetak, ogia, margarina, eztia. Dena ondo doa.

SEI. Janztea tokatzen zaizu. “amaaaaaa!!! kakaaaaaa, etorrrriiiiiii, aaaaaggggg, zer da hori??? ez ikutu Fermin, ez ikutuuuuu, aaagggggggg, ikutu dauuu!! amaaaaaa!!! Fermintxok kaka egin dauuuuuuuu!!!!” … Ikusten? Kaka egin du. Eskerrak kuleroa, kamiseta eta galtzerdiak janzteko denbora izan duzun….

ZAZPI. Fermintxo aldatu, jantzi eta berriro sukaldera, gosaltzen jarraitzeko. “Neskak, adi! Joan behar gara, jantzi botak eta txubaskeroak!! hamar gutxi diraaaa…” “Amaaaa!!”,” zer??” “zu ondino kulerotan zaude….” Elene, nire estilista pertsonala. Beti adi.

ZORTZI. Jantzi zaitez, zure txanda da! Lagundu botak lotzen, hartu txikienaren bazkaria, errepasatu dena: “Aneeeee, hartu motxilaaaaa, gogoratu gaur soinketa duzulaaaaaaa, Eleneeeeee, hartu motxilaaaaaa, hartu fruteaaaaa, gaur martitzena da taaaaaa, Aneeeee, hartu dozu motxilaaaaa???, Eleneeeee, Eleeeneeee, non zaudeeeee??” “hemen ama, komunean, kaka egiten ari naiz” Aaaaaa, orain??? Ba bai. Holaxe da, ume osasuntsuak dituzu eta horregatik goizero kaka egiten dute. Pozik egoteko modukoa, eh! Ala ba, poz pozik komunera, oraindik erdi jantzita alabari estimatu ezineko eta amatxok bakarrik eskaintzen duen laguntza eskaintzen.

BEDERATZI. Bueeeno, prest gaude. “Ane, igogailua deitu. Elene, amatau argia. Fermintxo, goazen.” Aleba. “Amaaaa”. Beheko solairura. “Amaaaa” Atera igogailutik, benga!. “Amaaaa”. Bengaaaa, animo!, berandu goazela. “Amaaaaaaaaaaa!!!!” “Zerrrrrrrrrrrrrrrrrrrr???”…. “Etxeko zapatiletan zoaz….”

Hamar. …Elene, nire estilista pertsonala… Beti adi… Eskerrak!

Ainhoa Latatu

@tatutxiki

Argazkia: Alan Cleaver

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s