Mikel Pagadizabal: “Barre eginarazteak engantxatu egiten du”

pagadiMikel Pagadizabal (Villabona, 1974), Wazemank, Noaoa, Uiiiii, Ai ama! eta Finlandia saioetan agertu izan da, besteak beste; gainera, antzerkian, irratian eta zineman ere aritu da. Gaur egun, Euskadi Irratiko Oilategian entzun dezakegu egunero, DBH telesaileko gidoilaria da eta Bodologuakin herriz herri dabil arrakasta handiarekin. Barretartiak elkarrizketa egin dio umorea bizibidetzat duen villabonatarrari.

Noiz konturatu zinen umorerako erraztasuna zenuela? Ikastolan pasillura expulsatzen nindutenetik, momentuz kanpoko komentarioak egin edota pastelari “ginda” jartzeagatik, ez zan intentzio txarrarekin baino pentsatutakoa atera behar nun. Orain hortaz bizi naiz.

Etxetik dator? Ez, etxean nahiko serioak dira. Ni ere egunaren ehuneko 95ean nahiko serioa naiz. Baino badago momentu bat beti umore hori azaleratzen dudana.

Noiz erabaki zenuen ofizio egitea? Kasualitatez izan zen. 10 urte izango dira. Kasualitatea haundituz joan zen eta gaur arte. Batzutan asimilatzea kosta.

Nork edo zerk eginarazten dizu barre? Egoera arrunt batek , hitz batek edo tontakeririk ximpleenak. Elaborazio asko edo oso surrealista diren egoerak nerbioetatik jartzen naute.

Zerk galduarazten dizu umorea? Albiste txarrek eta haginetako minak.

Eta barregarri noiz geratu zara? Momentu askotan. Nahiko traketsa naiz bi gauza edo gehio eskutan ditudanean.

Zein miresten duzu bere umoreagatik? Britaniarrak, Buenafuente, Nagore Aranburu eta Egoitz Lasa.

Umorea serio hartu behar al da? Bai noski. Beste edozein jenero bezain serioa da. Umorea egitea lana da. Lana serio hartu behar da eta sormen errespontsabilitate haundia dago. Umoretsu bai baino ez katxondeoz. Gorroto ditut katxondeoa eta umorea erraz ateratzen dela esaten edo iruditzen zaienak.

Barre egin edo eginarazi? Barre eginarazteak engantxatu egiten du, hori da saria (soldataz aparte noski). Barre egiten det tokatzen denean edo ondokoak estropozu egiten duenean. Oso sinplea naiz.

Nola sortzen duzu umorea? Aulkian eseri, ordenagailua piztu eta word dokumentua zurian ikusten dudanean. Goizeko 9tatik bukatu arte. Nahiko disziplinatua eta organizatua naiz. Beste inspiraziorik ez dago, ez edari, belar edo parre faltsua eragiten duten sustantziarik. Metodo horrek Allan Poeri bakarrik funtzionatzen zion. Eta ez zuen sekula umorerik egin.

Euskaraz edo gazteleraz sortzea; desberdintasunik badago? Ni gehienbat euskeraz aritu naiz, nere hizkuntza delako eta oso eroso sentitzen naizelako, nahiz eta kanpoko erreferente ugari eduki, saiatzen naiz erreferente, idea eta burutapenak gureganatu eta berriak sortzea. Gazteleraz ez det probatu. Twitterren bakarrik.

Nola gustorago; kamararen aurrean edo atzean? Atzean, dudarik gabe. Kontraesana ematen badu ere, eszenarioan ere oso gustora. Kamara aurrean kontrakoa, nekagarria da oso.

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zenuke? Liburuak, Billy Wilderren memoriak, Miguel Nogueraren liburuak ere. Komiki batzuk ere bai; “humor cristiano” rekin parre batzuk egin nituen.

Pelikulak: kosta egiten zait pelikulekin barre egitea.

Telesailak, britaniar guziak eta The Big Bang Theory. Berto Romero eta La hora Chanantekoek ere bai.
Web guneekin baino twitterreko gauza batzukin aldizka parre egiten det.

Umorearen laguntzaz ligatzen da edo hiri-legenda da hori? Dosi egokietan laguntzen du, eztularentzat jarabeak bezala. Baino kontuz kontraindikazioekin.

Idoia Torregarai

@barretartia

Anuncios

2 Respuestas a “Mikel Pagadizabal: “Barre eginarazteak engantxatu egiten du”

  1. Pingback: Asteko txiolaria: @MikelPagadi | barretartia·

  2. Pingback: Ilaski Serrano: “konturatu naiz jende alaia gustatzen zaidala” | barretartia·

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s