Aginte, kontrol eta mandoak: familia-harmoniaren alde

mandoaElkarrekin bizitzen jartzen den bikote batentzat bada une bat beraien etorkizuna urte luzeetan (betirako ez baitago ezer) baldintzatuko duena: telebista erostea (erosten dutenek, alegia). Behin aparailu hau etxean sartuta, bi maitaleen arteko lehen botere neurketa garrantzitsua hasten baita: mandoaren kontrola (barkatu “urrutiko aginte” esapidea ez erabiltzea, baina oso zaila egiten zait, benetan).

Galdera inozoa eman dezake oraindik gurasoekin bizi edota bakarrik bizitzen direnentzat, baina gainontzekoei galdetuz gero, “asuntua” ez dela hain barregarria konturatuko zarete. Kasu askotan etxeko bizitzaren erdigune bilakatzen den tresna honen jabetzak eztabaida ugari ez ezik (lau eztabaidatik bat arrazoi honengatik izaten omen da), banaketak ere ekarri dituelako. Gauzak horrela, familia-harmoniaren aldeko ahalegin bat egin nahi izan dugu eta hona hemen gai arantzatsu honi buruz egiten dugun ekarpena. Izan ere, zer gertatzen da biotako batek bakarrik kontrolatzen duenean ditxosozko mandoa?

Era honetako pertsonak Homo Gollumensis bezala identifikatzen dira. Bikotekide batentzako (A bikotekidea deituko diogu) mandoa bere gorputzaren luzapen bat da. Etxera sartu orduko hartzen du eta ohean sartu arte ez da 10 zentimetroko erradio batetik aldenduko. Hil ala biziko kontua da berarentzat, berak erabakitzen du zer ikusten den eta inoiz beste bikotekideak (B deituko diogu) aparailu ditxosoa ukitzen badu, oso normala izan daiteke sukarra izatea, dar-darrean jartzea eta ahotik txistua botatzen hastea kontrola eskuratzeko zure gainera etorri aurretik. Telebistako kontrola berea da eta kitto (nire altxoooooooorra).

Badirudi egoera honen aurrean B bikotekideak ezin duela askorik egin, egoera etsipenez hartzea baizik. Bada ez! Gure gomendioa behin erabakia hartu ondoren, irmotasun eta pazientzia handiarekin, egunero mandoa pixkanaka gordetzea litzateke. Hau da, lehen egunetan ordu erdiz ezkutatuko diogu, hurrengoetan ordu bete e.a. azkenean kontrolik gabe egoteaz ohitzen den arte. Kasu hauetan, B bikotekidearen integritate fisikoa jokoan ez jartzeko, etxetik kanpora joango gara mando eta guzti. Bide hau hartuz gero, prest egon behar dugu A bikotekidearen oihuak, maldizioak, negarrak eta erreguak jasateko, baina denaren gainetik tinko mantendu behar dugu.

Behin mandotik “desengantxatuta” dagoenean, bigarren faseari ekingo diogu: kontrola konpartitzen ikasteari, alegia. Hemen, hainbat ikasgai menperatu beharko ditu alta hartu aurretik, hala nola: “Nire bikotekideak ere badaki botoiak zertarako diren”, “Kate guztiek dituzte eskubide berdinak” edota “Gaur zuk egiten duzu zappinga, maitea”. Behin ezagutza hauek barneratuta, berriro ekin ahal izango diogu bikote-bizitza orekatu eta osasuntsu bati.

Nik lortu nuen. “klik, klik, klik”.

Idoia Torregarai Martija

Argazkia: dustin.askins

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s