Idazten ari dela idazten duen idazlea

ibanIban  Zalduaren Idazten ari dela idazten duen idazlea edo literatura gaixotasun gisa (Elkar, 2012): izenburuak berak broma bat dirudi; ez da ez, broma, baina bai barruan aurkituko ditugun ipuinen tonua aurreratzen digun kakoa.

Ezaguna eta ongi baloratua da euskal irakurleen artean Zalduaren ipuingintza, bere gaurkotasuna , zorroztasuna, umorea, literaturari buruzko erreferentziak…, baina oraingo honetan pixka bat haratago doa,  ipuin metaliterarioz osatu baitu liburua: Kafkaren itzultzailea, Idazlea irakurketa tailerrean, Literaturaren gaitza eta horrela, 20 ipuin eta eskaintza (berezi) bat (hau ere titulu polita izan zitekeen, Nerudari keinu bat eginez) osatu arte.

Bertan aurkituko dugu, besteren artean: gure literaturari erreferentziak, unibertsalari zer esanik ez, komikien aipamenak (Zalduaren beste afizio eta  idazgaietako bat), idazle neurotikoak  eta  kritikari alferra, Itzulpengintza eta Sari-emanaldia (horrelaxe izena dute bi ipuinek)… eta umorea, are gehiago, ironia, barra-barra.

“Gustura, erraz eta irribarrearekin irakurtzeko 22 ipuin” dio Asier Sarasuak Eibar.org blogean. 22? Bai noski, kontra portadan sartu baitigu Ibanek azken eztena.

Bakartxo Iguaran Garmendia

Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegiko laguntzailea

liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s