Ardo-pedantea

iratiBarretartiako korresponsal gastronomikoa izatera iritsi naiz -ez soilik arduradunaren laguna naizelako- ardoan aditua naizelakoaren fama daukadalako baizik.

Beno, egia esanda, Idoiari grazia egiten diote nire ardo-dastaketa kronikek.

Bai, ardozalea naiz, #daitort

(orain ezingo duzue burutik kendu mozkorraren irudia, neu mozkortuta, musugorri, ardo botila eskuan, lengualatraba, lagunei musuak emanez, ezta?)

Baina ez naiz ‘hainbesterako’ zale, ez.

Bestelako zalean naiz ni… ardo dastaketa ikastaroak egiten dituenetakoa, hain zuzen.

Bai, ardoaren kolorea begiratzen duen horietakoa, ardoaren tenperaturaz kexu den horietakoa, kopa oinetik hartzen ez baduzu gaizki begiratzen dizuenetakoa…

Hitz baten, ardo-pedantea.

Ikasketa prozesu gogorra da ardo-pedantearena, ez pentsa.

Zure kabuz eta proba-akatsa metodoaren bidez ikasteko modua badago ere, orain eskura dituzu ardo dastaketa ikastaroak (upategi batera bisita egitean ematen dizuten enologia-mini master-expressak kontatu gabe, noski).

Ikastaro hauek modakoak dira, modernoak, kosmopolitak, kuadrilan zerbaitetan ‘aditu’ agertzeko bezainbesteko cachéa ematen dizutenak eta euskaraz ere badaude…  euscool manifestuan sartzeko eskaera egitekotan nago!

Hainbat ikastaro egin ondoren, esan dezaket, guztien dinamika nahiko antzerakoa dela: ordu t’erdian 6 ardo edan – barkatu, dastatu -, aditu posea entrenatu eta neurona alkoholizatuetan jasotako informazioa gordetzen saiatu.

Besteak beste, ardo-pedante ona izateko memoria ona behar duzu.

(Kuriosoa, neuronak akatzen dituen zaletasuna izanik, memoria garrantzitsua izatea, baina tira, hala da bizitza…)

Ba hori, memoria ona ardoaren lanketaren pausuak gogoratzeko, zenbat hile barrikan, zenbat boteilan, hartzidura motak, mahatsen ezaugarriak… gehitu horri, upategien izenak, ardoenak, urte onak eta txarrak…

Baina ikastaroan magna cum laude titulua lortzeko eta ardo-pedanteen errege izateko garrantzitsuena, usaimen memoria da.

Ze, ardo-pedante kaxkarra izango zara, ez bazara gai ardoan tempranillo mahatsaren ahabia, haritz frantsesezko barrikaren bainila edo gran reserva ardoan granito zantzuak harrapatzeko.

Ajaja!

Ez duzula sekula ahabi bat ikusi ere egin? Ezta haritz frantses bat, edo etxeko sukaldeko granitozko estalkia ez duzula milikatu?

Ba, praktikaldi gogorra daukazu aurretik, my friend.

(Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak, ABRAk, babestu GABEKO atala)

Irati Iciar

@IratiIciar

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s