Soin

Esnatutakoan, berehala konturatu naiz logela hau ez dela nerea, bazterreko aulkian desordenatuak dauden arropak ez direla nereak, nereak ez diren paretetan zintzilik dauden koadroak ez direla nere gustokoak, ohe hau nerea baino zabalagoa dela, mesanotxearen gainean dauden liburuak ezagutzen ez ditudan hizkuntzetan idatziak daudela, nereekin nahasten ari diren gogoeta arrotzak ez ditudala entenditzen,  nere hankartean zerbaiten bila dabilen eskua ez dela nerea, baina eskuak aurkitutakoa neronek sentitu dudan arte ez naiz konturatu gorputz hau ez dela nere gorputza.

Arraroa egin zait hankatarteko hori haziz zihoala nabaritzea, haziz eta haziz noiz bukatuko ote zuen ez nekiela, eta iruditu zait ahal baino gehiago nahi zuela puztutzen segitu, mugetatik kanpo atera nahi balu bezala, eta min pixka bat sentitu dut, eta min hori kentzeko premia. Orduan, eskuaren jabea den emakumeak goxo-goxo esan dit “Sartuidazu, maitea”, baina nik –neure min gozoa kentzeko premia alde batera utziz– zehatz-mehatz ulertu dut hitz horiek ezkutatzen zuten egiatako beharra, eta izterretan gora eginez mihiarekin eta hatz-mamiekin jolasean hasi naiz haren geografia ilunaren errekastoetan edaten eta punttuz-punttuko mapa dibujatzen poliki. “Ai ene, ai ene, baina non ikasi duzu hau, maitea, ai ene”, xuxurlatzen zidan garraisi-etenka, eta aieneak bukatu zaizkionean deadar ulertezinak botatzen hasi da, plazerraren iturritik isuria isuriz zetorrela, eta hortxe bertan lehertu da, begiak itxita, irrifarrea ezpainetan.

L'origine du mondeAurki hasi zait gorputz honen, nerea ez den baina baden gorputzaren, harria bezain gogor zegoen zakilarekin jolasean, ordean “Egon lasai, polittori”, esan diot ahapeka, “ez dakizun horretan desegiten segi”. Eta lo geratu da, eta ni gogoeta berrietan murgildu naiz.

Uste dut ohitu naitekeela gorputz berri honetan bizitzen. Ez naiz gaur esnatu aurretik habitatzen nuen soinaren gorputzmin izango.

Ez dut pentsatu ere egin nahi, berriz, nolako ezuste eta sustoa hartu izango dituen gorputz honetan zegoenak putetxeko maindire arrosakiko ohean esnatu denean, zerri zikin haren alboan, urde nazkagarri haren zankarteko haragi puxka hura ahoruntz zetorkiola ikusiz, eta entzunez:

–Tira, zurrupaidazu berriro.

@kapittanttan

www.blogak.com/kapittanttan/

Irudia: Gustave Courbet-en “L’origine du monde”

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s