“Izparringiak errealitatea ikusteko betaurreko propioak ditu”

Maite Iturbek Tele5ren eskuetan utziko du EiTB , Slow mugimendua, Korrikaren aurka , Miguel Angel Lotina izango da Durangoko Azokako zuzendari berria  …  albiste hauek irakurri ditzakegu sortu berri den Izparringia.net euskarazko orainkari digitalean, umorea duena oinarri eta xede. AnnieSdelMono , Izparringiako kidearekin hitz egin dugu proiektu honetaz gehiago jakiteko.

Nondik sortu da Izparringiaren ideia? Gehiegi aspertzen zarete ala?
Aspertu??  Kar-kar. Saltseroegiak gara horretarako!
Kontua da, umorea dela gure droja eta injektatuta ibiltzea gustatzen zaigula. Beraz, ez da aspertze kontua, zaletasuna baizik.
Modako tabernan topatu ginen,Twiterren, alegia. Lander Arretxeak galdetu zuen, ea inor prest legokeen ‘El Mundo Today’ tankerako zerbait euskaraz martxan jartzeko. Egun berean hamar bat lagunen taldea bildu eta segituan makinatzen hasi ginen, sekula atsedenik hartzen ez duen posta-zerrendaren bidez. Bai, igandeetan ere aktibo gauden tximinoak gara, fake-informazioak ez du sekula atsedenik hartzen eta.

Zer esan nahi du Izparringia hitzak?
Sabino Arana Goirik asmatu eban berba da egunkari/aldizkariei deituteko. Brainstorming-a egin eta aukera desberdinegaz ondo pasetako olgatu ostien, gehien gustatu jakun izena izan zalako horrela ipintea erabaki genduan. Umorea atxaki osaba Sabinori inspirazio izatie tokatu deutso atzera be.

Zein da zuen ildo editoriala? Zirikatzaileak izatea edo harpa jotzea soilik?
Umoreak seriotasuna behar du. Hedabidea garelako, beste guzti-guztiek egiten duten bezala, guk ere kazetarien kode deontologikoa sutsuki jarraitzen dugu. Ez dugu gezurrik esan nahi; egunkari oro lez, Izparringiak errealitatea ikusteko betaurreko propioak ditu. Baina inoiz inor minduta sentitzen bada, ‘Barkatu, konfunditu gara. Ez da berriro gertatuko’ txantioia prest daukagu.

monkeys_with_computers[1]Korresponsal talde ederra duzue. Benetan, zer erretzen duzue horrela idazteko?
Zure gameluak pasatzen duena. Ondo dakizu burkide, isilpean dagoen gelan ordenagailuaren aurrean barrez lehertzen garenak garela. Mr. Bean internoarekin kontaktuan bizi diren pribilegiatu horietakoak, eta diotenez, luma bereko txoriek elkarrekin egiten dute hegaz. Beraz, taberna berdinean mokoa sartzen dugunez, ba…horrelako ezbeharrak gertatzen dira.

Eskelak onartuko dituzue?
‘Hil eta gero, salda bero!’ deituriko tartean, ezta? Aukera kontuan hartu genuen arren, momentuz heriotzari alde egiten diogu. Gaur egun, Izparringiaren bizitzan eta iraupenean zentratuta gaude, baina aukera baloratu genuen, ez pentsa.

Aurrera begira zeintzuk dira zuen helburuak? ETBko Euskal Kantuen Gauan agertzea, agian?
Bakarra: arin aberastea. Baina gure ikusmoldea errealista denez, datorren hilabetera arte itxarongo dugu.

Aukerarik ikusten duzue Izparringia eta Barretartia anai/arrebatzeko?
Et, et, et. Gonbidatu gaitzazu zita batera!  Kafe bat beharko genuke berotzeko… eta gero umorezko gerokoak.

AnnieSdelMono (Izparringiako militantea)

Anuncios

Una respuesta a ““Izparringiak errealitatea ikusteko betaurreko propioak ditu”

  1. Pingback: Asteko txiolaria: @izparringia | barretartia·

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s