Galdutako galtzerdiak

Ez da intrigazko pelikula edota parapsikologiako telebista programarik ikusi behar. Edozein etxeetan topatu ditzakegu misteriorik handienak. Egunero. Zergatik biderkatzen dira gauetik goizera arraskako plater zikinak? Nondik ateratzen dira pasiloan oesteko hauts pelota horiek? Zer dela eta atzo ireki zenuen esne-tetrabrikari bi tanta geratzen zaizkio gaur goizean?

galtzerdiakNiretzat, hala ere, etxe-misterio hauek guztien gainetik bat dago: NORA DOAZ GALDUTAKO GALTZERDIAK? Automatikoa da; labadora jartzen dudan bakoitzean BETI falta zait galtzerdi bat, BETI. Horregatik, garbialdi bakoitzean Sherlock Holmesek baino tentu handiagoarekin aztertzen ditut pista guztiak, pausoz pauso:
1. Labadoraren atea mantso-mantso ireki, jantzi bakar batek ere ihes egin ez dezan.
2. Toalla azpian jarri eta arroparen errekuentoa egin.
3. Burua labadoran sartu, ea ditxosozko galtzerdia izkin batean ezkutatu den ikusteko.
4. Jantziak zabaltzeko tokira joan atzeraka, bidean ea erortzen den ikusteko.
5. Erropa zabaldu.
6. Galtzerdi bat bakarrik dagoela konturatu!!!!
Oraingo honetan jakin behar nuen zer gertatzen, bai horixe! Pauso guztiak berriro jarraitu nituen eta azkenean, CSIkoek baino azterketa gehiago egin ondoren, argitu nuen misterioa. Tenderetean hatz-marka arrotzak ote zeuden begira nenbilela ikusi nuen; galdutako galtzerdia zen.
Desitxuratuta eta hilotz baten moduan zetzan, hantxe, beheko bizilagunaren patioan.

Idoia Torregarai Martija

@barretartia

Argazkia: http://ow.ly/k8EUM

Anuncios

2 Respuestas a “Galdutako galtzerdiak

  1. Gure etxean ere gertatzen da… batzuetan gertakari paranormalen baten ondorioa izan daitekeela pentsatzen dut… baina konturatu naiz askotan galtzerdiak labadorara boatzen dituena dela paranormala… (inor ofenditzeko intentziorik gabe!!). Mesedez, galtzerdiak labadorara bota aurretik ziurtatu binaka doazela!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s