Nola egiten duzu barre Interneten?

smile

Demagun Internet bidez txateatzen ari zarela, edota Twitterren norbaitek oso barregarria den zerbait idatzi duela. Nola erantzungo zenuke? Nola barre egiten da Interneten munduan zehar? Hona hemen gida txiki bat.

  • Ingelesez: hahaha edo LOL erabiltzen da (Lots of Laughs). Biak ere ia mundu guztian erabiltzen dira.
  • Tailandiarrez: Tailandian, bost zenbakia “ja” esaten da, horregatik, “ja,ja,ja” esan beharrean, askotan 55555 idazten dute.
  • Japoniarrez: Japonian www idazten dute. Ez dituguWorld Wide Web -aren laburdurarekin nahastu behar. Ziurrenik, laburdura honek “barre” esanahia duden kanji karakterean du oinarria, 笑, japoniarrez “warai” ahoskatzen dena. Eta warai hori, www laburtu zuten.
  • Txinatarrez (mandarina): Nahiz eta barrea 笑声 idatzi eta xiào shēng ahoskatzen den, mandarina barrearen onomatopeian oinarritzen da: 哈哈, ja ja bezala ahoskatzen dena. Eta 呵呵, jeje ahoskatzen da. Era berean, xixi -k, 嘻嘻, barrea adierazten du ere.
  • Korearrez: kkkkk edo kekekekeke idazten dute. 크크크 o keu keu keu -tik eratortzen dena, barrearen onomatopeiatik.
  • Frantsesez: hahaha, jejeje, hihihi, hohoho, eta MDR. Azken laburdura honek “mort de rire” esan nahi du.
  • Gazteleraz: Ingelesezko hahaha bezala, jajaja erabiltzen da, bai eta bokal guztiekin egindako aldaerak ere (jeje, jiji, jojo, juju).
  • Grekeraz: xaxaxa, ingelesezko hahaha edo gaztelerazko jaja bezela.
  • Hebraieraz: Aurrekoaren berdina: XA XA XA o חָה – חָה – חָה
  • Nederlanderaz: Berdin: ha ha, hi hi, hæ hæ, ho ho, ti hi
  • Islandieraz: Berdin: haha, jeje, hihi
  • Errusiarrez: Berdin: haha хаха, hihi хихи, hèhè хехе

Eta euskaraz? Nola egiten duzue barre Internetez? Kar-kar?

@Barretartia

Argazkia: Jessica.Tam

Anuncios

Una respuesta a “Nola egiten duzu barre Interneten?

  1. Pingback: » Barre egiteko moduez TXO!!·

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s