Eta España esnea sortuko balitz?

España esnea

Gogoratzen al zarete duela hilabete batzuk nola sortu zen dezenteko polemika Euskal Herria esnea merkaturatzeak? Zer gertatuko litzateke España esnea sortuko balitz?

2012ko maiatzean kaleratu zen albistea: Euskal Herria esnea merkaturatu zen, eta horrek hautsak harrotu zituen. Polemikak bi hari nagusi izan zituen: batetik, etiketajearen hizkuntzaren erabilera, Jaurlaritzan salaketa jarri zutelako esne ontziaren etiketajea euskara hutsez zegoelako, eta, bestetik, auzi komertziala, Euskal Herria esnea merkaturatzeak esne koperatiben arteko ika-mikak azaleratu zituelako.

Urtebete pasa ondoren, harrituta nago inork edo inor gutxik heldu diolako beste hari honi: zilegi al da nazio/herri/herrialde baten izena produktu komertzial baterako erabiltzea?

Aukera hori zabalduz gero, laster genituzke supermerkatuak Nazio Batuen Erakundearen osoko bilkura bat bezala: hemen, “Suedia gailetak”; harago, “Brasil laranjak”; beste izkina horretan, “Tailandia komuneko papera”… Imajinatzen?

Eta ez hori bakarrik. Supermerkatuetako produktuetara ez ezik beste salgai batzuetara ere zabal liteke/zitekeen kontua: etxeko elektrotresnetara, adibidez. Eta seguru nago Alemania garbigailuak Somalia garbigailuak baino gehiago salduko liratekeela. Badakizue: aurreiritziak, etnozentrismoa…

Eta España? Ze toki hartuko luke España izeneko produktu batek Euskal Herrian? Esnearen adibideari jarraiki, zer-nola hartuko genuke España esnea merkaturatzea?

Adinak eta bestelako kontuek bizirik utzi didaten neurona bakarra estututa, España esnearen iragarkia nolakoa izan litekeen pentsatu dut.

Irratietan, halako iragarki bat entzungo genuke:

http://soundcloud.com/martin-kitto/iragarkia-espa-a-esnea

Etxetik atera eta lanera nindoala, Españaren kolore korporatiboak dituen bandera ikusi dut herriko udaletxean, eta horrek zer pentsatua eman dit: “España esnearen kontua nire neurona bakarretik atera da edo dagoeneko hasiak dira España esnearen aldeko marketing kanpaina egiten?”.

Duda-mudatan murgilduta, egunkaria erostera joan naiz, baina kioskora iritsi aurretik hemendik gutxira irakurri ahal izango ditugun albiste batzuk etorri zaizkit burura:

-“Werten legearen arabera, España esnea izango da eskoletako jangeletan emango duten edari bakarra”.
-“CIUk ontzat hartu du España esnea Kataluniako tabernetan ematea, baldin eta Kataluniako katiluetan edo basoetan zerbitzatzen bada”.
-“España esnea Athleticen babesle izango da. Josu Urrutiak dei egin die athleticzaleei aurrerantzean          “Athletic, Athletic” oihukatu ordez “España, España” oihukatzeko”.
-“España esneak Goierriko umeak malaletxean jartzen dituela salatu du Euskal Herriko Nekazarien Elkarteak”.
-“Baionako tabernetan, “Nazioarteko gosaria” eskaintzen hasi dira: Kafesnea (España esnearekin) eta Frantzia kruasana, bi euroan”.

Egiaz eta gezurraz harago, España (esnea) dago.
Egiaz eta gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: deprimiturik eta oprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto
@martin_kitto

www.katxonderstan.blogspot.com.es

OHARRA: Bai, badakit euskaraz ez dela España idazten, Espainia baizik. Eta?

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s