Aiora Zulaika, Pirritx: Ba al da pailazoarena baina bizibide esker-onekoagorik?

aioraBeharbada norbait egongo da Aiora Zulaika, (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1975) izena entzun eta nor den ez dakiena. Pirritx dela esaten badugu, ordea, ziur denek ezagutzen dutela. Irri eginaraztea du lanbide, eta horregatik egin diogu Barretartia testa.

Noiz konturatu zinen barrerako erraztasuna zenuela? Etxetik datorkizu?
Egia esan, etxean eta lagunen artean jolastia eta marimatraka samarra izan naizen arren, kanpora begira nahikoa itxura lotsatia eta serioa agertu dut beti. Hala, pailazogintzan hasi nintzenean, ongi ezagutzen nindutenak ez ziren batere harritu, baina hainbat ezagun, irakasle izandakoak, etabar harri eta zur utzi nituen.

Noiz erabaki zenuen pailazo izatea?
11 urte nituen pailazoak, gero nire taldekide izango zirenak, herriko plazan lehen aldiz ikusi nituenean. Zerbait piztu zitzaidan barruan. Handitu nintzen, eta Arte Ederren ikasketak amaitzen ari nintzela suertatu zitzaidan aukera. Ez nuen zalantzarik izan. Ba al da pailazoarena baina bizibide esker-onekoagorik?

Zer nolako garrantzia du barreak zuretzat?
Barre egiteak baino, umoreak garrantzia handia du. Garrantzia guztia duela esango nuke. Umorea ez da algara soil bat, ez da txiste bat, umorea bizimodua da, bizitzaren aurrean dugun jarrera. Bizitzari umoretik begiratzen ikasi dut urte hauetan, eta egunerokotasunean bizi ditugun gauza handi eta txikiei, onei eta txarrei umorearen betaurrekoak jantzita aurre egiten saiatzen naiz. Tiritatxo medikuak dio umorea dela botikarik onena!

Milaka haurrei barre eginarazi diozue. Pirritx izatea, serio hartzekoa al da?
Egia da Euskal Herrian lagun asko eta asko egin dugula, eta hori gauza handia da. Milaka begi norberari begira izatea serio hartzeko da, ardura handiko lana. Baina gure jarduna bezain garrantzitsua da inguratzen gaituzten guztiena: goizero Berria buzoian sartzen digun lagunarena, kafe goxoa ematen digun tabernariarena, kale garbitzailearena, okinarena, baserritarrarena, autobus txoferrarena,…

Ikuskizunetan bezain ongi pasatzen al duzue hortik kanpo?
Egia da oholtzan une magikoa bizi dugula, fantastikoa bezain erreala. Agertokitik kanpo ere horretantxe saiatzen gara: Sentitu, pentsatu eta ekin!

Nork edo zerk eginarazten dizu barre?
Naturaltasunak.

Zerk galdu arazten dizu umorea?
Inposaketak, gezurrak eta utzikeriak.

Eta barregarri noiz geratu zara?
Askotan. Bai Pirritx, bai Aiora ere. Norbere buruaz barre egitea ere ikasi beharreko lezioa da.

Zein miresten duzu bere umoreagatik?
Gure zale eta lagun handia den Eugenik. 16 urteko mutil euskal-errusiarra da, garun paralisiak, distoniak eta gurpildun aulkiak ez dute Eugeni kikiltzen, eta irriz egiten dio aurre bizitzari. Ezagutzen dudan pertsonarik positiboenetakoa da, inondik ere.

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke?
Euskaratik eta euskaraz sortutako umorezko lanak gomendatuko nituzke. Oholtzan eta pantailan, esaterako, asko gustatzen zait Ramon Agirre.

Zein kantak jartzen zaitu umore onez?
Gozategiren doinuek.

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea?
Asier Gozategiri.

 

Idoia Torregarai @barretartia

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s