Zorionak eta eskerrik asko @beranduegi

Barretartiak umorezko testua edo umoreari buruzko testua idazteko gonbidapena egin zidanean, ezin ezetzik esan. Baina, ez naiz ba ni bereziki umore handikoa, serio-serio egoten den horietakoa naizela esan didate behin baino gehiagotan: TXEPELA. Orduan, zer idatziko dut nik umoreari buruz? Barrea eragiteko testu bat idazteko kapaz den pertsona gutxi dago nire ustez eta horrek txalotu beharra dagoela uste dut. Ez naiz baina ni pertsona egokiena. Baina zeinek esan ezetz @barretartia-ri?

Beraz, txepel honek ez duenez zuengan barre algararik sortuko, zer demonio egin dezaket? Idatzi hau eskatu didate eta @barretartia-n idazteko desiatzen nengoen (Idoiak eskatuta, aspaldiko irrati, auto eta Leioako barreak gogoan). Hau da hau ezinegona! Beharbada ez duzue algararik egingo, baina asteak eman ditut horri bueltaka, tontoaren moduan, zer idatzi, zer ez. Txepela Mitxelena!

Behin baino gehiagotan esan didate @etakitto-ko zutabegileek zaila dela orri zuriaren aurrean zer edo zer idazten hastea, bereziki @txargain-ek. Baina Leirek behin kafetxo baten bueltan esan zidan moduan, halako batean hor agertzen da gaia, nire kasuan @beranduegi.

@boligorriaEuskal Herrian umorea egiten badakigu (ados… badakite!), gure zurruntasuna gainditu eta barrea eragiten badakigu (ados… badakite!). Horrelakoak behin baino gehiagotan entzun ditugu eta horrela da. Noiz egin zenuen barre algara azkenengo aldiz? Gaur, atzo, joan den astean… Hasi pentsatzen (tik, tak, tik, tak…). Bai? Ez? Onartu ezazu, zuk uste baino gehiago egiten duzu barre, ezta? Horrela izaten da.

oilokeriak

Nik, gaur be egin dut barrerik, algaraka ez, egia esan, baina atzo bai: @beranduegi saioaren 100.a ikusi nuen. Saio guzti horien ‘refrito’a egin zuten eta nik ederto pasatu nuen. Euskal Herria, politika, euskara… era guztietako gaiak umore ikuspegiarekin jorratu dituzte, serio-serio (bueno, egia esan, serio-serio ez, baina bai zorrotz): @boligorria dantzan eta zoro aurpegia ipintzen; txaketa beltza, korbata beltza eta gitarra eskuan, @unaibrea bertsioak asmatzen… Irribarrez ikusi nuen @beranduegi-ren 100.a eta atzo algaraka amaitu nuen eguna eta aste batean baino gehiagotan egindakoak gogoratu nituen.

kantuanHori guztia dela eta, @KikeAmonarriz-ek esan zuen moduan “goizegi amaitu da @beranduegi. Nik neuk twitter-en esan nuen moduan, ondo pasatu dugu eta seguru nago @argia-k honezkero izango duela zer edo zer buruan. Aukeran, umorea lantzen jarraitzen badute, hobe. Ni bezalako txepelok eskertuko dugu, gutxienez irribarrea, zortea izanez gero barre algara lortzea ez da gutxi-eta. Eskerrik asko @beranduegi. Laister bueltan, ezta?

Hurrengoan, testu umoretsua idazteko kapaz izango naiz? Ez dut uste, baina alde ona badu guzti honek. Hau guztia @barretartia-n agertzearen arduraduna Idoia da. Eskerrik asko zuri ere!

Koldo Mitxelena

Anuncios

Una respuesta a “Zorionak eta eskerrik asko @beranduegi

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s