Barre eragiteaz

Norbere buruagatik barre egiten jakitea baino gauza hobeagorik ez dagoela esaten da, eta egia da. Norbere akats edota hanka sartzeekin ohartzen garela adierazten du, badakigula, nolabait, horiek onartu eta horietaz burla egiten.

Baina ez al da askoz hobea norbere buruari barre eragitea?

Duela gutxi, beste zereginik ez eta “oh, logela txukunduko dut” pentsatzera iristen zaren egun horietako bat izan nuen, eta txukundu nuen bai, ederki batean ene poxpolo kaxa. Eta bai txukundu ere, duela 11 edo 12 urteko egunerokoa aurkitu baitnuen.

logela

Cuca Dolls-en tapa gogorreko kuaderno horietako bat da, urteekin kolorez zein taktuz aldatua. Ireki bezain laster, tapa gogorretako baten barruko aldean itsatsita ordutegi bat dauka, eta bertan astea antolatuta, astelehenetik ostegunera, batek jakin arrazoia. Bertan, ikastolatik etxera iritsi bezain laster egin beharrekoak daude idatzita, lanak egin, errepasatu, kirola egin, tele ikusi eta gauen irakurri. Lau egunetan gauza bera.

Zur eta lur. Aho bete hortz! Ez, ez! Lur bete hortz geratu nintzen, Lekitton esaten den moduan “behinganetik hagiñak batzen”. Beti utzi izan ditut etxeko lanak azkenerako, hainbatetan egunean bertan egin zian ditut edota kopiatu jolas orduan. Eta, errepasatu, ERRE-PASATU…Erre ere ez nuen egiten beraz, ez dakit ba…Kirola ez da sekula nirekin bat etorri, are gehiago, nire oztopoetako bat izan da, baldartxoa naiz eta. Tele ikustearena irakurtzean zentzua hartzen hasi nintzen, hura idatzi zuena ni nintzela usaindu. Baina IRAKURRI? Gaur egun gehiago irakurtzen dut, hala ere, esan beharra daukat ez zaidala asko gustatzen, ezin naiz denbora askoan geldirik egon eta…eta duela 12 urte gutxiago. Ostiral eta asteburua jai neuzkan ordutegi horren arabera. Azken hau eta telebistarena izan ziren bete nituen bakarrak.

Liburuxka ireki, eta zer zen hori! 128 orrialde idatzita…zenbat urte, zenbat kontakizun eta zenbat txori buruan! Ai ama! Nire letra ezin ulertuta, eta ulertzen nuen gutxia ulertuko ez banu bezala egiten…”Gaur begiratu egin nau”, “eztakitnor gustatzen zait”, “kasu egin nau”…

Ñoñokerien artean, beste atal interesgarri bat aurkitu nuen, dieta bat -eta handik denbora batera nik idatzitakoa irakurri ahala akats ortografiko zuzenduak, mundiala-, gogorra oso. Lehenak zera zioen, “txokolatea neurriz jan, astean hiru aldiz bakarrik”, (BAKARRIK?) beste batek “ez jan izozkirik egunero”, edota “asteburuan bi euro bakarrik gastatu gozokitan” (denbora horietan bi eurorekin gominola denda baten hamarrena erosi zitekeen) eta azkenik “jolas orduan nire janaria bakarrik jan” (honi ez diogu iruzkinik egingo, argi geratzen da nire jolasorduetako banketearen zera). Patentatu egin beharko dut, dunkan, alkatxofa eta modako dietak baino arrakasta gehiago izango du, seguru…

Zenbat barre egin ote nuen egun hartan, eta txarrena, ni nintzela niri barre eragiten zegoena. Primerako aurkikuntza izan zen hura, nire irakurketa kutunena bilakatu da. Baita umetan zerbait probetxugarria egin nuenaren adierazle ere, etorkizuneko nia barrez lehertzeko idazten baitnuen ia egunero.

Badakizue lagunok, noizean behin txukundu logela 😉

@IraitzMadariaga

Argazkia: http://ow.ly/pbJTR

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s