Joseina Etxeberria: “Irratsaioan pailazo txuriaren papera egitea tokatzen zait”

Joseina 1Musikari lotuta bizi da Joseina Etxeberria (Ataun, Gipuzkoa). Gaztea irratian bere sorreratik dabil lanean, baina telebistako aurkezle eta DJ bezala ere aritzen da. Azken urteetan DiDa irrati-saio arrakastatsua gidatzen du, Edurne Garmendia, Jon Gotzon Aldaparena eta Ainhoa Vitoriarekin batera. Umorea ez da falta bertan. 

Noiz konturatu zinen barrerako erraztasuna zenuela? Etxetik datorkizu? Nire etxean oso serioak dira, eta ni ere hala naizela esango nuke. Barre egitea asko gustatzen bazait ere. Eta onartzen dut barre eginarazteak ere plazer haundia ematen didala. Saiatzen naiz. Baina oso serioa naiz eta beti ez dut lortzen…

Zer garrantzia du barre egiteak zuretzat? Oso garrantzitsua da niretzat. Sekulako garrantzia ematen diot. Bai irribarreari eta baita algarari ere. Ez dut jende muturbeltzik nahi alboan. Serioak bai, baina umoretsuak ere bai.

Umore ikutua duen progama egitearena, serio hartzekoa da? Guk hala hartzen dugu behintzat. Gero onartzen dugu geu garela barre gehien egiten dugunak, baina serio jarri behar denean, hala jarri behar da eta jartzen gara. Niri esaterako, pailazo txuriaren papera tokatzen zait. Inoiz ez dut oso gustuko izan paper hori, baina talde honetan hori da nire lekua. Pailazo txuri eta mozolo xamarrarena alegia. Hala ere onartzen dut, oso gustura egiten dudala. Mozoloarena nahi gabe ere ateratzen zait, jajajaj… Eta bestera jarri egin naiz.

Musikak eta barreak ba al dute loturarik? Nik ez nituzke ezkonduko. Badakit jende batek musika horretarako ere erabiltzen duela, baina nik lehen esan dudan bezala, oso serio hartzen dut ia dena eta musika bereziki.

Nork edo zerk eginarazten dizu barre? Niri… Gehiena… Barre egiteko modukoa bada behintzat, nahi eta ezinak. Woody Allen ligatu nahian ikusteak esaterako. Edo pelikula ingelesetako umoreak ere bai.

Zerk galduarazten dizu umorea? Gauza askok esan behar nuen, baina… Gauza gehiegik esan beharko nuke. Mundu hau nora eta nola dijoan ikusteak. Injustiziak… Parekotasun ezak… Eta beste zentzu batean, gauzak nahi bezala ez ateratzeak ere bai… Orduan kontuz nirekin!

Inoiz barregarri geratu zara? Nik nahi baino gehiagotan. Eta oso gaizki eramaten dut hori… Gainera momentu honetan gu egiten ari garena oso konplikatua da. Egunero hiru ordu zuzenean, umore puntu batekin. Eta umore kontuetan pasatu gabe eta motz geratu gabe… Egunero labana baten ahoan gabiltza, eta askotan egiten ditugu zauriak. Ridikulo asko egiten dugu. Hori ere argitu nahi nuke, gure ridikuloak oso arraroak dira… Irratian askotan ematen bait dugu ridikuloa egiten ariko ginaken itxura hori, baina hori ere probokatua da… Bueno uste dut, jendeak oso ondo nabarituko duela noiz den probokatu eta noiz den benetakoa.

Zein miresten duzu bere umoreagatik? Negar ez egiteagatik, barre egiten duen hura miresten dut.

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke? Quino. Nahiago dut egilea, Mafalda bera baino.

Zein kantak jartzen zaitu umore onez? Nik “musika autentikoa” dela esaten diodanak jartzen nau umore oneko. Azken egunotan gehien entzuten ari naizen abestia, Neil Young-ek Powderfinger da. Weld (1991) diskokoa. Umore oneko bakarrik ez, sutan jartzen nau. Eta askotan esaten dut Van Morrison-ek letxe txarreko jartzen nauela… Musikari bat ezin da hain ona izan… jajajaja!!! Inbidia hutsa!!! Benetan, eh!!!!

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea? ….(?)….(?)…. Harrapatu nauzu!!!

@joseinae

Argazkia: http://ow.ly/pDE7J 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s