Gaur egungo mutiko indartsu baten gertakizunak

Gaur lagun batekin aritu naiz bere 6 urteko semeaz hizketan. Egia esan haurra ez da lau pareten artean eroso sentitzen den horietakoa eta barrea eragin didaten kontu batzuk esan dizkit bere aitak:

Niko: – Aita, nahi baduzue aurten eman nire izena musikara eta Judora joateko, baina ez eman nire izena eskolan…

judo1Gure Niko ttikia gorputz handi eta indar itzelekoa da eta  parkean  korrika-edo jolasten ari direnean  haurren batek Nikoren kontra talka egiten duenean beste haurra airean ateratzen da erdi hegan eta Niko bere tokian geratzen da ezerekin jo ez balu bezala. Horren harira Judoko irakasleak honako hau esan die gurasoei:
– Abendura arte haurra bere adinekoen taldean mantenduko dugu, baina abendutik aurrera handiagoen taldean sartuko dugu, bere adineko guztiak zanpa-zanpa egiten ditu eta.

Errezilgo Aimar harrijasotzaileak ere eskolan sufritu egin omen zuen, eta baliteke Niko ere handitzen denean Aimar bezalako baserritar eta langile handi eta indartsua izatea, trizikloari atzean erremolkea jarrita aitona traktorean bezala ibltzen baitzen dagoeneko hiru urterekin.

Edurne Lizarazu

@dudulixaxu1

Argazkia: http://ow.ly/qvp6M

Anuncios

2 Respuestas a “Gaur egungo mutiko indartsu baten gertakizunak

  1. Gure Nikori aitak kristau ikasbidea irakasten dion bitartean:
    -Niko, bada mundua, zeruak eta lurrak, eguna gaua Jainkoak sortu zituen…( handik pixka batera)… Niko, nork egin zituen zerua,lurra,gaua eta eguna?
    -Txinatarrek aita, dena txinatarrek egiten dute!
    Elkarrizketa hau egitan gertatutakoa da gure Niko indartsua eta bere aitaren arteko elkarrizketa da.
    a

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s