Euskaldun elebakarraren komeriak

(Aitari transkribatutakoa)

Euskara dela eta asko sufritu izan dugu euskaldunok, baina garai zailenetan ere irribarrea azaleratzeko arrazoiak izan ditugu gure artean. Oraintxe kontatuko dizkizuedan hiru pasarte hauek egiazkoak dira, usurbildarrei jazotakoak, gainera.

I.
Garai batean guardia zibilak baserriz baserri ibiltzen ziren firma bila, holako edo halako baserriraino iritsi zirela ziurtatzeko. Halako batean, usurbilgo baserritar batek ikusi omen zituen guardia zibilak bere baserrirantz etortzen eta neskameari esan zion: “Aizan, guradia zibilak zatoztin eta firmatuyen”. Eta neskameak: “Ez nik! Nik erropa plantxatu behar det orain”. “Kaguen sos!”, esan zuen orduan gure baserritarrak, ez baitzakien ia gazteleraz, “neronek hartu beharko ditut ba!”. Guardia zibilak atera iristen ari ziren bezala hortxe ateratzen da gure gizona beraiengana eta zera esaten die: “!Holaaa! !Buenos días!!Buen tiempo!” eta jarraian: “nik esan behar dittudanak esan dizkit, hortik aurrerakuak zeok esan beharko dittuzue!”.

GurdiaII.
Atta semea garo gurdiarekin bidean zihoazen. Eta orduan semeak: “Atta, zubi erdin guardia zibila dago eta zuk esan beharko diezu pixka bat apartatzeko, nik kastillanoz ez dakit eta”. Attak baietz, bera egingo zela kargu eta zubira iristean, hauxe bota omen zien guardia zibiliei: “Qué hay! Vete un poco más auntxaxio si no quieres que te bultze!”.

III.
Usurbildar bat trena hartzeko presaz zebilen, eta Tomaxeneko tabernan kafe bat hatzera geratu omen zen. Taberna hartan Juanitak lan egiten omen zuen eta hari esan omen zion: “Juanita, !saca café!” (bera euskalduna zen, ordea). Juanitak kafea atera zion, baina artean oso beroa zegoen eta bestetik trena ere harrapatu nahi zuenez, kafeari txurruta egin zion presaren presaz eta noski, erre egin zituen ezpainak. Eta hala esan omen zion Juanitari gure gizonak: “!Qué café más calor, María santísima!”.

Joxe Torregaray

Argazkia: http://ow.ly/r08la

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s