Imanol Ubeda: “Umorea egitea zaila bada, kantu bidez umorea egitea zer esanik ez”

Durangoko azokan Bide Ertzean-eko kideek “77” azken lanaren aurkezpen-solasaldia eskainiko dute Ahotsenea gunean, arratsaldeko 7etan. Guk Imanol Ubedari (taldeko ahotsa eta gitarrari) egin diogu barre-elkarrizketa.

imanol1

Zein toki du umoreak zure bizitzan?
Handia ez, baina garrantzitsua bai. Teknologia berri hauekin, sare sozialak ugaldu egin dira eta Twitterri esker, esate baterako, beti bada irriño bat eragiten didan txiorik. Whatsapp-a ere aringarri ederra da gure koadrilan. Ia gehienak herritik kanpo bizi gara orain. Familia eta beste, gutxi ikusten gara gainera, baina gaueko 22:30ak aldera saiotxo bat egiten dugu eta ia beti umorezkoak izaten dira tarte horiek. Haserretu ere egiten gara batzuetan ez pentsa, hain malgua da trufa eta isekaren arteko muga sare sozialak tarteko direnean, baina azkar pasatzen zaigu.

Musikak eta barreak ba al dute loturarik?
Ez dut uste ohiko konbinazioa denik. Baina salbuespenak badaude. Lendakaris Muertos taldekoak, esate baterako, artistak dira horretan. Ateraldi ederrak dituzte. “Gafas de pasta con las de Ruper basta” edo “ETA deja alguna discoteca” kantuetako letrak dira horren lekuko (“Al bakala se la suda la independencia / al bakala se la suda el estado opresor / El pueblo quiere drogas / el pueblo quiere alcohol / el pueblo quiere sexo, sin pagar mucho mejor / Por eso ETA, deja alguna discoteca”).

Zer da zailagoa; kantu alaia edo tristea konposatzea?
Dudarik gabe, kantu alai bat idaztea. Uste dut nagusiki galdutakoari abesten diogula, hemen eta Katmandun. Gizakiak kantuan egiten duenetik, esango nuke. Gero, badira alaiak diren erritmoak. Baina askotan, latino kutsuko erritmo alai eta bizi horiek letra melengeak izaten dituzte. Eta oso ulergarria iruditzen zait bestalde. Umorea egitea zaila bada, kantu bidez umorea egitea zer esanik ez.

Nork edo zerk eginarazten dizu barre?
Oraintxe bertan Xune ilobak. 10 hilabete ditu eta oso barregarria da. Hori bai, berdurak eta frutak ez ditu batere gustuko eta amorratzen da izugarri, eta kasketa ederrak harrapatzen ditu! Baina horrela ere oso barregarri egoten da. Niretzat, noski. Bere gurasoak nerbioetatik egoten baitira, tentsio batean! Osabaren bentajak, badakizu.

Zerk galduarazten dizu umorea?
Odol berokoa naizen arren, ez dut uste maiz haserretzen naizenik. Baina peligro handia dut horrelakoetan. Inguruan ditut lan arazoekin dabiltzanak. Eta euren tokian, uste dut oso haserre egongo nintzatekeela.

Barregarri geratu al zara inoiz?
Maiz. Duela urte asko, Ondarroan ginen anaia bixkia eta ni. Deabruak Teilatuetan taldearekin kontzertua eskaini behar genuen bertan. Soinu probaren ondoren, pote batzuk hartzera joan ginen. Koadrila majoa ginen, eta erronda eskatzera sartu ginen taberna batean bi anaiak. Mostradore atzean emakume adindu bat zegoen, txikia, begi bizikoa. Anaia eta ni gerturatu barrara eta hasi ginen eskatzen: “lau zurito, zazpi kaña eta bi kalimotxo”. Zerbitzaria kieto, bioi begira. Halako batean ederra bota zigun: “zuek gerritik behera ez dakit, baina gerritik gora igual igualak zarete”. Hori noski, bere euskara zoragarrian!

Zein miresten duzu bere umoreagatik?
Ez dakit zer esan. Faemino y Cansadorengatik pagatuko sarrera bat. Gustuko dut umore surrealista edo absurdo hori. Baina gainontzean, umore hutsezko saioak baino, umore dosiak, umore ukitu sotilak eskaintzen dituzten saioak estimatzen ditut. Dejabu Pampin Laborategiak, esate baterako, “Gure bide galduak” antzezlanarekin garai gris batean erreparatzen zuen. Baina umorea ere bazen obra horretan. Kolpe politak zituen. Ander Lipus aktorea ere oso ona iruditzen zait.

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke?
“Los caballeros de la mesa cuadrada” (1974) eta “Aupa Etxebeste” (2005) filmak; “Cosas que los nietos deberían saber” (2009) Eels musikariak eginiko autobiografia modukoa; izparringia.net web orria (gutxitan sartzen naiz, eta ekainetik berritu gabe dagoela ikusi dut orain, zer ba??); “Shaun the Sheep” telesaila, ETB3n eskaintzen zutena.

Zein kantak jartzen zaitu umore onez?
Kantu popi on batek, mozkorkerian Niko Etxarten “Euskal rock and rolling”…

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea?
Xuneri.

@bidertzean

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s