Durangoko zerrenda 2013

Hasi da Durangoko Azoka. Gaurko egunaz gain, oraindik asteburu osoa daukagu liburu eta disken nobedadeak ezagutu eta eskuratzeko. Barretartiak, iaz bezala, gomendio zerrenda bat proposatzen dizu.

 

Liburuak

the rerum naturaTHE RERUM NATURA 5. Zaldieroa. Elkar. De Rerum Natura 5, Zaldieroa: Napoleon Lopez elurpean geratu zen, gerraren jaun Aresekin batera, baina eguneroko bizitzak bere umore, haserre eta poesia-printzak isurtzen jarraitzen du: euskal Michael Moore bati eta besteari galdezka dabil oraindik, La Consti La Pelota Basqua izorratzen, The Organization desagertze bidean, azken antxoa bere baladan, Mitxelena XVI.a Iratiko basoan… Berrikuntzak ere badakartza, ordea, Zaldi Eroaren azkenaldiko lanak: sareko txiolarien ekarpenak, koinata semeari euskara barrabasez hizketan, politiko eta enpresariak katxondeo alaian, Urkullu marraztuezina Ajurian, Arnaldo ikustezina Logroñoko espetxean…

adiskideADISKIDE BAT NUEN. Joxean Agirre. Elkar. Hainbat gai txirikordatzen dira Agirreren nobela berri honetan, batzuk egilearen narratiban ohikoak direnak (obsesio bihurtzeraino, kasik), eta beste batzuk orain agertzen direnak lehenegoz edo indar handiagoz: talde politiko klandestino baten barrunbeak modu aski fantastikoan kontatuak; norbere itxura eta are izaera ere hartzen duen doblea; desira eta jelosia; emakume ezezagun baten mirestea… Donostia eta Venezia artean kokatzen da eleberria, kapitulu laburretan zatitua, narratzaile eta protagonista den gizonezko heldu baten ahotsean laupabost hari aldi berean garatuz, idazlearen marka diren ezaugarriekin: hizkuntza jolasti-dotorea, etengabe irribarrea pizten duen tonu ironikoa, erotismo bizizale eta
sentsuala…

aiztoaAIZTOA ETA ARKATZA. Irati Jimenez eta Antton OlariagaTxalaparta. Somerset Maughamen ustez, «Hiru arau daude idazteko, zoritxarrez, inor ez da ados jartzen zeintzuk diren esateko orduan». Honek, ordea, ez du esan nahi aro, lurralde eta estilo ezberdinetako idazleak horiek zehazten saiatu ez direnik. Aholkuen zerrendan, maiz, ideia berbera errepikatu dute: moztu, zorroztu, zuzendu, findu, landu. «Hitz laburrak balio badu ez erabili luzea», George Orwell. «Amaieratik ahalik eta gertuen hasi», Kurt Vonnegut. Izan ere, Frank Yerbi idazleak dioen moduan, «eleberri on bat aiztoarekin egiten da, ez arkatzarekin». Liburu hau aholkurik aipagarrienak biltzen saiatu da; zentzuzkoak, sinestezinak, barregarriak… idazteaz bezainbeste idazleari buruz hitz egiten digutenak. Horregatik, idaztearen harra barruan ez daukan irakurleak ere gozatua hartuko du idazteari, lanari edo bizitzari buruzko tratatu sorta honekin.

erresuma-eta-fedeaERRESUMA ETA FEDEA TRILOGIA. Aingeru Epaltza. Elkar.
Gure Jerusalen galdua (Erresuma eta fedea III), Aingeru Epaltza Ruiz de Alda: Istripua galarazi du, baina ahaleginak izerdi turrustak aterarazi dizkio, bisaian beheiti euri tantekin nahasten direnak. Zaldizkoak ere bere ibilia gelditu du. So ari zaio bere kaparen gibeletik. Belarri erdia falta du ezker aldetik eta eriaren distira hitsa dute haren begiek. Eztula egin du berriz, eztul heze itsusia. Gero listu egin du lurrera, ilun eta likatsu. Hotzikara lotu zaio elizgizonari, bizkarretik. Deabrua bere arimaren bila etorriz gero nola agertuko ote litzaiokeen gogoeta egin duen guztietan, gisa horretako begirada eta gisa horretako eztula izan ditu gogoan. Iruñera doa Joanes Mailu, errege Henrikeren mandatuz, erresuma galduko herritarrak matxinarazteko, espainol inbasoreak kanpora egotz ditzaten. Espioi lanak ez dira horren errazak, ordea, nafar gehienen leialtasuna ez baita Mailurena bezain kartsua, eta gaztelau zitalek bai baitituzte euskaldunen artean ere beren zerbitzari eta eskumakilak. Abenturaz beterik dator Erresuma eta Fedea trilogia goraipatuaren amaierako eleberri hau: gudu odoltsuak eta amodio sutsuak, erregeen aretoak eta kartzela krudelak, mendeku eta traizioak, konspirazio eta sabotajeak, Mediterraneotik Pariseraino; horrez gain, malenkonia kutsu batek blaitzen du kontakizuna, urteak iragan ahala Mailu zahartu, mila jipoi hartu eta bere printzipioei uko egin ez dien bakarra ohartzen denean dela; azkenik, bada kontatzearen gorazarre bat ere, Mailuren etsai eta aldi berean miresle den Axular apaizaren bitartez gaurko irakurleoi egindako keinu gisa. Historia eta istorioa modu harrigarrian uztartzen asmatzen du Epaltzak, eleberri bikaina sortuz eta garaiko giroa ezin hobeto islatuz, umore eszeptiko bat erabiliz, maltzurtasuna eta pertsonaiekiko maitasuna batzen dituena, idazkera guztiz malgu, adierazkor eta biziaz.

Portada_Izuaren pasabideaHiru istripu eta bi amodio. Fernando Morillo. Gaumin Anuskak eta Galderrek mendi-istripu lotsagarri baten ondoren ezagutzen dute elkar. Anuska liluraturik dago, baina Galderrek sekretu beltz bat ezkutatzen du. Txinpart distiratsu baten ondoren, bereizi egiten dira. Destinoak istripu larriago bat ekarriko dio Anuskari, eta orduan Izortze ezagutuko du, oso neska berezia. Hainbeste gal dezake burua neska batek beste bategatik? Nahasmena gutxi ez, eta Galder etorriko zaio berriro. Anuskak Marie Curie zientzialaria du eredu, eta bihotzari kasu egin nahi dio. Zer demontre egin, ordea, taupadek bi bide desberdin seinalatzen badituzte aldi berean?

hori_da_umoreaHORI DA UMOREA, MAISU! Mo Yan. Elkar. Gizakiaren grinak eta ergelkeriak erakusten dituzte Mo Yanen istorioek, ironiaz, samurtasunez eta gordinkeriaz. Gosea eta behar gorria zer diren dakien eta inoiz ahazten ez duenaren begiradaz aztertzen ditu bere herrialdearen historia eta gaur egungo kontraesanak, on-gaiztoak bereizten ez dituen modu bortitz eta ederrean.
Tradizioa eta modernitatea elkartzen ditu Mo Yanek, Txinako ondarea eta mendebaldeko idazleen irakurketa. Oinarri errealista dute haren kontakizunek, magiaren eta umore beltzaren ukituekin zipriztindua. Kritiko agertzen da bere sorterriko gaitzekin, baina giza makurkeria ulertzen dakienaren enpatiaz.

Diskak (gure azken elkarrizketatuen lanak)

DaDA. Zea Mays.

bide ertzean77. Bide Ertzean. Gaztelupeko hotsak.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s