Damutuko Zaizute!: “Toma faltsuak ikusi ondotik ezin esango dugu asko sufritzen dugunik saioa egiten”

Mirari Martiarena, Arnaitz Lasarte, Ander Lizarralde eta Unai Gaztelumendi bertsolariak dira Damutuko Zaizute! saioaren errud… arduradunak. Aste honetan saiorik ez dutenez grabatuko, jarraitzaileok “monoa” izan ez dezagun elkarrizketa egin diegu. Frustazioa, sufrimendua, bertsonal training, drogak, metaforak, alkohola, txapelketako faboritoa … ezbairik gabe, soka luzea ekarriko duten erantzunak eman dizkigute.

damutuko zaizute

Nola sortu zen programaren ideia? Txapelketak gure parte hartzerik gabe asko galduko zuela iruditzen zitzaigun eta saioa egitea erabaki genuen. Frustratuek ere beren lekua behar dute.

Damutu al zaizue saioa egitea? Toma faltsuak ikusi ondotik ezin esango dugu asko sufritzen dugunik saioa egiten. Uste baino lagun gutxiago galdu ditugu gainera.

Zer edaten/hartzen duzue laurok grabatu aurretik? Coñac eta Brandy botila batzuk izaten ditugu bai saioaren prestaketa egiten ari garen bitartean eta baita grabaketetan ere. Carlos I, Magno, Soberano, Torres 5, Cardenal Mendoza, Remy Martin…

Zein da zuen peluka-kamellua? Marihuana pasatzen digun kamello berdina. 2X1 egiten digu.

Bertsonal training atalak spin-offa edukiko duela entzun dugu…  Atal horrek jende asko jarri du hemendik lau urterako Txapelketa Nagusiari begira eta etekina atera behar diogu. Argiari proposamena luzatuko diogu, astekariarekin batera DVD-ak argitaratzeko.

Entzun duzuen metaforarik onena? Aukeratzea zaila da, baina Damutuko Zaizute markatu duen metafora Julio Sotok Hendaiako kanporaketan abestutakoa da. “Matrikulan ikusi ditut heriotzaren begiak”

Oparitu al zenioten zerbait (J)Arnaitzi bere urtetan? Meriendarik ez zuen ekarri grabaketara beraz konpromisorik ere ez genuen ezer oparitzeko… Baino gure maitasun guztia oparitu genion Oiartzungo saioan inork ez ziolako “Zorionak zuri” abestu.

Zeinek irabaziko du finala? Argi ikusten dugu Uztapide eta Lazkao Txiki pasako direla buruz burukora. Hor bat aukeratu behar eta Lazkao Txikiren aldeko apustua egiten dugu.

Datorren astean grabatuko duzue azken saioa. Estandarte bueltatuko zarete? Ez bagara 2017ko txapelketara sailkatzen, dudarik gabe!

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s