Urte berrian ekimen berriak!

startOhikoa da urtea bukatzear dagoela hurrengo datorrenerako zereginak lotzen hastea; ingelera ikasiko dut, kirol gehiago egingo dut, tabakoa erretzeari utziko diot…Askok, boligrafoa eta papera hartu eta zerrenda luze bat idazten dute -beraien buruari gutun bat idazten edo, ez baitiot zentzurik aurkitzen idazteari, horren gogotsu bazaude ez zaizu egin beharreko hori ahaztuko, ezta?-.

Urtea bukatzear dagoenean sarri adierazten diegu ingurukoei horien berri, harro, zerrenda buruz ikasita. Baina urtea hasi berri dagoenean…

Nik neuk ez dut horretan sinesten, baina urtero jartzen dut helburu bat edo beste, autoengainua dela dakidan arren, neure tranpan erortzen naiz. Aurreko urtean garbiago jatea erabaki nuen -alkohola dela medio, dena esan behar da-. Baina jaten dudana zaindu beharraz pentsatzen dudan bakoitzean ezohikoa den txerrikeriren bat jaten dut, lehen baino zikinkeria gehiago jaten hasten naiz. Beraz, hobe muga hori kendu eta orduan bai, garbiago jan. Beno, garbi jatearena bete dut, ondo garbi uzten dut egunero platera, txo!

Nire etxean badago erretzeari utziko ziola zin egin zuenik, osasunagatik eta baita dirua aurrezteko ere. Ez du utzi, uzteko ahaleginik egin badu ere ez dakit, inoiz baino gehiagotan ikusi baitut leihoan beste zereginik gabe eta…Uztean pentsatzen zuen bakoitzean nikotina deiadarka hasten zaiola dio, beraz, tabako merkeagoa erosten hasi da. Bi helburutik bat lortuta, dirua aurrezten du.

Lankide batek, apur bat bada ere egunero kirola egitea jarri zuen urte berriko asmo bezala. Guuuztiz bete du bere helburua, ia egunero ari da kirola praktikatzen, astelehenean ia kirola egin zuen, asteartean polikiroldegira zihoan, baina bidean lagun bat aurkitu eta kafe bat hartu zuten, asteazkenean bainujantzirik gabe joan zen igerilekura, beraz, ia igeri egin zuen…Eta horrela egunero. Beraz, honek, ia ia helburua bete du, beraz, erdi beteta honek ere.

Lagun bat ingelera ikasi nahi zuela eta zebilen 2013 osoan, eta bai ala bai egiteko hurrengo urterako ekimentzat jarri zuen. Ez zekien partikularren batean izena eman, bere kabuz ikasi edo nola demontre egin baina egingo zuela zin egin zuen. Aspaldi honetan ez dakigu ezer berari buruz, mugikorra ingeleraz jarri zuen eta ez dugu bere berririk izan…

Askotan betetzen ez diren arren, zelako ondo sentitzen garen geure buruei mota horretako promesak edota erronkak egitean, ezta? Zelako pozik esaten diegun ingurukoei, paparra puztuz, guztiz sinistuz!

Eta batez ere, zenbat barre egiten ditugun urtea aurrera joan ahala emaitzak ikusten hastean…

@IraitzMadariaga

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s