7 DE MAIG DE 2011

‑Seitons arrebossats, Amanida de faves… Jode, Koldo, nora ekarri nauk? Katalan hutsez zegok.
‑Dedio, Gorka, egia duk. Esaiok kamareroari.
‑Zergatik nik?
‑Hurbilago duk.
‑Jode, Koldo, hori ere nik egin behar… Oye, ¿me puedes traer la carta en castellano?
‑Ho sento, senyor. No tenim d’això… Le puedo traducir.
‑Ederra diagu.
‑ Cargols de punxes ¿Eso qué es? cargols_de_mar_c
‑ Cañaíllas.
‑ Jode, Koldo, zer arraio da hori?
‑Auskalo. ¿Y Filet de vedella a la graella?
‑Solomillo de ternera a la parrilla.
‑Pues yo eso.
‑Yo también.
‑Badituk gauza gehiago, aukeran.
‑Ez diat banan-banan itzulpena eskatzeko asmorik.
‑Peus de porc cruixents desossats… Seguru goxoa dela.
‑Ba ipurditik sartu dezatela. Nola bururatu zaik hona etortzea?
‑Albert-en gomendioa izan duk.
‑Albert zorionekoa! A ze bi egun eman dizkidan, el company Gorka gora eta el company Gorka behera. Kaguenlaputa! Haiek gurera etortzen direnean ez ditiagu matxakatzen euskararekin.
‑Pixka bat pasatzen dituk, bai.
‑Pixka bat baino gehiago. Hurrengo Aberri Egunera gonbidatzen ditugunean hitz bat ere ez liguketek entzun behar haiek ulertzeko moduan.
‑Ez zegok gaizki pentsatua.
‑Tira, pasadak ondoko mahaiko egunkaria, hutsik zegok eta. Begiratu bat bota nahi zioat lehen orriari.
‑To.
‑Baina, ze ostia…?
‑Hara, 7 de maig de 2011.
‑Jode, Koldo, potrotaraino nagok, benetan.
‑Ez letxe txar gehiegi egin, hurrengo irailean itzuli behar baitugu hona.
‑Ahaztuta neukaan Diada madarikatua! Ezin daiteke beste inor etorri? Joxemari. Edo Alazne. Edo…
‑Katalunia guri tokatu zitzaiguan kanpo harremanen banaketan.
‑Ederki aspertua nagok jende honetaz. Odol pixka bat balute, bederen…
‑Arrazoi. A ze epel kuadrilla!
‑Ikusiko duk. Enbaxadoreak bidaltzen hasten garen egunean, txoropito hauek oraindik negoziazioetan ibiliko dituk Madrilekin, ea zerga ziztrinen bat transferitzen dieten.
‑Hik esan duk, Gorka. Hauek hizkuntza gora eta hizkuntza behera egun guztian. Potroak geuk zeuzkaagu, ordea.
‑ Jode, Koldo, horixe dauzkagula.

Aingeru Epaltza

@AEpaltza

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s