Hemen da The Indezents berria!

TheIndezentsWeb

Iritsi da eguna hilabeteak paliza ematen aritu ostean The Indezents berria martxan jartzeko. Egia esan, prestatze prozesuan zehar egun hau sekula iritsiko ez zela ere pentsatu nuen baina hemen da eta @Bootxok aukera ederra eskaini dit web gune eder honetan estreinu hau iragarri ahal izateko.

<p><a href=”http://vimeo.com/86927957″>The Indezents berria (Promoa)</a> from <a href=”http://vimeo.com/user23043772″>The Indezents</a> on <a href=”https://vimeo.com”>Vimeo</a&gt;.</p>

Finlandia, Rural Postmodern Videos… Zer demontre da hau guztia? Beno, ba bi elementu horiek dira gehienbat blog berri hau martxan jartzera eraman nautenak. Rural Postmodern Videos sasi-produktora bat da eta aspaldi abandonatua nuen bideogintzarako zaletasuna berrartzeko aitzakia bat besterik ez da. Bideoklip Rural Postmodernoak egitera dedikatuko nahiz gehienbat bertan (ez galdetu hori zer den nik neuk ere ez baitut oso garbi…). Horretaz gain, harrikara ezberdinak eta enkarguak ere gauzatuko ditut eta web gune zoragarri batentzat eginiko spot bat izango da hain zuzen ere Rural Postmodern Videos honen lehen ekoizpena (egun gutxi barru ikusi ahal izango duzue).

Horixe da blog honen bi hanka berrietatik lehena baina onartu beharrean naiz zirrara gehien sortzen didana bigarrena dela, Finlandia alegia. Eta zer da Finlandia? Ba nobela online bat. Bai bai, ondo irakurri duzue. Asteartero zatitxo bat argitaratuko dut eta zuek irakurtzen, nik idazten bezain ongi pasatzea espero dut (erdia bada gustura dagoeneko). Ez dizuet gehiegi aurreratu nahi baina esango dizuet filma indie bat dela paperean harrapatuta. Beste gauza batzuen artean, heldua egiteaz hitz egiten duela eta fikzioa eta errealitatea etengabe nahasten direla betezen dituen orrietan zehar (dagoeneko nik neuk ere ez dakit muga hori non dagoen…).

Datorren astean hasiko naiz argitaratzen eta Barretartiako generalak irakurri du zerbait dagoeneko. Bere esku utziko dut erreseña zabalago bat.

Ba horixe guztia eta hori bakarrik aldi berean! Gonbidatuta zaudetela The Indezents berrian nahi duzuenean sartzera eta han izango nauzuela nahi duzuenerako.

Mikel Alvarez

@theindezents

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s