Pertsianak eta ikerketa zientifikoa

Izenburua irakurrita, gehienak harrituta egonen zarete. Zerikusirik ba al dute pertsianek ikerketa zientifikoarekin? Lagunok, izan badute, ez-zuzenki bada ere. Hala iruditzen zait behintzat niri, nire eta ingurukoen esperientziaren arabera. Asmatuko zenutenez, pertsianak loarekin lotuta daude, eta ongi lo egiteak ere bere eragina du ikerketa egiteko orduan, beste edozein aktibitateren kasuan bezala. Ongi lo eginda, normalean, errendimendua hobeagoa da.

Gaztetan, ongi lo egiteko, gelan argi izpirik ez sartzea behar nuen. Gelako atea ongi itxi, pertsiana goiko zirrikituetaraino ongi itxi, eta ederki egiten nuen lo. Zerbaitengatik pertsiana ez banuen guztiz jeisten (eta guztiz hemen esan nahi du guztiz!) goizeko lehen argiak gelan sartzean esnatu egiten nintzen. Momentu horietan, umore oso txarrez altxatu eta pertsiana jeisten nuen, baina jada ezin nintzen lokartu. Hori dela eta, oheratzerakoan ongi konprobatzen nuen zerbait zen hau. Ohea gaizki eginda egotea, anai gazteekin gela konpartitzea eta horrelako huskeriak niri bost, hori bai, pertsiana ederki jeitsita! Hau ikusita (eta ziuraski gaur aipatuko ez ditudan beste kontu batzuk ikusita) anaientzat “maniatikoa” nintzen. Hau ere niri bost axola. Hori bai, pertsiana ongi jeitsita mesedez!

pertsianakTxorakeria dirudien honek bere-biziko garrantzia hartu zuen nire bizitzan 21 urte bete berriak nituenean. Karrerako laugarren maila Holandan egitera abiatu nintzen garaiotan, Erasmus beka baten bidez. Herrialde zibilizatu batera nindoan, kimika kuantikoa eta ingelera ikastera, eta bizitzako esperientzia berriak izatera. Ederki gogoratzen dut bertan igarotako lehenengo egunak, iraila hasierako egunak. Oheratzeko orduan, betiko errutina egiten saiatzen nintzen, baina ezin! Ez zuten pertsianarik!!! Nola zitekeen horrelakorik? Ez al nintzen herrialde zibilizatu batean? Posible al zen herrialde zibilizaturik egotea pertsianarik gabe? Uda bukaerako egun horietan oso goiz esnatzen nintzen, baina berehala gauzak hobetu ziren, iparraldean egonda berehala hasi baitziren gauak luzatzen. Eskerrak! Horrela unibertsitatera ongi lo eginda banuen joaterik!

Bertan eman nituen nire lehenengo pausuak ikerketa zientifikoa egiten. Horretan bai herrialde zibilizatua! Azken urtea zen bertako plangintzan, eta ikerketa talde batean ikerketa projektu bat aurrera ateratzen ikasten zuten ikasleek, ni barne. Udazken-negu partean ongi moldatu nintzen eta dexente aurreratu nuen. Eskerrak!!! Maiatzaldea heldu eta berriz arazo berdina!! Baina lana ia eginda zegoen ordurako. Hori bai, pertsianei buruz galdetzen nienean, Holandarrak erotuta banengo bezala begiratzen ninduten: “Pertsianak, zertarako? Oso itxusiak dira eta kortinak ditugu. Pertsianak belgiarrek erabiltzen dituzte” (belgiarrei buruzko txisteak ziren nagusi Holandan).

Bertako egonaldia bukatuta, Euskal Herrira bueltatu nintzen. Euskal Herri maitea, pertsianak dituen herria! Doktoradutza egiten hasi nintzen, eta garai honetan atzerrira joan nintzen hiru hilabeteko egonaldi bat egitera. Oraingoan, Cambridgera joan nintzen, udako hiru hilabeteak ematera. Cambridgek fama handia du, ikerketa bikaina egiten omen dute bertan. Hortaz, ederki eginen zutela lo pentsatzen nuen, eta logika hutsez, pertsianak izanen zituztela imajinatzen nuen. Nola egin ongi lo pertsianarik gabe? Buruan ezin sartu. A zer nolako dezepzioa hara heltzean. Izugarrizko eraikin zaharrak, 800 urte inguruko historia duen unibertsitatea… baina, pertsianarik ez!!!!! Hasierako egunetan lo gutxi eginda, lanean hala nola moldatzen nintzen. Gero, kirola egiten hasi nintzen, oso nekatua egoteko eta horrela ederki lo egiteko. Beno, hala nola baina funtzionatu zuen!!! Jada, pertsianak ez nituen horrenbeste faltan botatzen, eta nire ikerketan aurrera egiterik izan nuen.

Tesia bukatu nuen, eta handik denboraldi batera bi urteko posdoka egitera abiatu nintzen Suedia aldera. Urtarrila zen, eta han, dakizuenez, gaua oso luzea da garai horietan. Hortaz, hara heltzean pertsianarik ez zeudela ikustean, ez nion garrantzi handirik eman. Hanka sartze itzela!!! Negu partean ez, baina udan…. “gaueko” ordu bietarako argi dexente zegoen, eta hiruretan eguzkia zeruan ikusten zen! Ene!!! Zorionez niretzat, maindire azpian lo egiten ikasia nengoen jada. Aurreko esperientziek horretan lagundu ninduten. Gainera, bertze erremediorik ere ez nuela uste nuen. Lagun batzuk adarra jotzen oparitu zidaten antifazarekin ezin bait nuen lo egin! Onartu behar dut, oraindik pixka bat “maniatikoa” nintzen, baina jada aguantatzeko gai nintzen. Ez ordea kongresu batera etorritako kide ohi batzuk. 2005eko uztaila hasiera zen, telefono mugikorrak etab esistitzen ziren dagoeneko. Guztiontzat, birentzat ezik. Bi kide hauek, zer esanen dugu, teknologia horren oso zaleak ez ziren garai hartan. Ederki ordaindu zuten!!!

Bi hauetako bat bapatean, sustoarekin, esnatu zen kongresuko lehen egunean. Zerua urdin-urdin eta eguzkia goian zegoela zirudien. “Lokartu naiz”, pentsatu zuen, kongresuko txarlak galduko zituelakoan. Ondoko gelan, musika nahiko altu zegoen: “Fijo hamabiak direla eta ni lo!”. Baina, ez mugikorrik ez ordularirik ordua begiratzeko… Korrika batean dutxatu, eta kaleratu zen. Txarlak egiten genituen aretoaren bidean, txakurra paseatzen zebilen neska bati galdetu zion ordua, desesperatuta. “Goizeko bostak bost gutxi” erantzun zionean, zur eta lur gelditu zen. Nola zen posible? Momentuko harridura nagusi zelarik, berarengana arineketan zihoan figura bat ikusi zuen. Nor izanen eta beste taldekidea, susto aurpegi berdinarekin! Orduaz enteratu zirenean… berriz ohera! Baina jada ez zen berdina izan. Txarlak ezin ongi disfrutatu, biak erdi lo ziren eta!

Hiru herrialde “zibilizatu”, pertsianarik gabe. Nola ote da posible? Argi dago pertsonak gure ingurunera moldatzen garela, eta horrela Euskal Herrian ala Suedian daramaten biorritmoa ez dela berdina. Hori bai, a zer nolako egoera bitxiak gertatzen diren horregatik! Eta ez horren dibertigarriak, lo gutxi egitearen ondorioz diska gogorretik hainbat kalkulu borratu izan ditut nire ibilbide hauetan. Hortaz, pertsianek eragina izan dezakete ikerketan!

Hala ere, esperientzia hauetatik abiatuta ondorio batzuetara heldu nintzen. Lehenik eta behin, anaiek arrazoia zuten: maniatikoa nintzen! Halabeharrez, moldatu egin nintzen eta gaur egun jada pertsiana ez dut jeisten. Gaur egun, ederki egiten dut lo argia eta guzti! Ez bakarrik hori, beste mania batzuk ere kentzeko gai izan nintzen. Eta garrantzitsuena: pertsianekin modura, besteen ohiturak gehiago errespetatzen ikasi dut, eta honek onura handiak ekarri dizkit bai pertsona moduan bai ikertzaile moduan. Atzerriko esperientziak, dudik gabe, ez dute isla ikerketan bakarrik, pertsona bezala hazten laguntzen digute. Atzerrira joatea (nahiz eta hasieran ezin lo egin!) ikertzaile batentzat funtsezkoa dela uste dut.

@TxoniMatxain

“Sarrera honek #Kultura Zientifikoa I. Jaialdian parte hartzen du”

KZJaia_logoa

Anuncios

Una respuesta a “Pertsianak eta ikerketa zientifikoa

  1. Pingback: #KZJaia: 4. Laburpena | #KZJaia | Zientzia Kaiera·

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s