GOAZEN FINLANDIAra

islandia-txikiaHasi zarete Finlandia nobela irakurtzen? Atzo estreinatu zen lehen atala The Indezents blogean. Aspaldidanik nenbilen Mikel zirikatzen Barretartian berriro idaz zezan. Urte erdia edo. Bloga ireki nuenetik kolaboratzaile fina izan da, “Euskal Shore! Euskeraz kaka ere egin behar da” eta “Ez, Lost-en ez zeuden denak hilda” artikuluak irakurri eta konturatuko zarete. Duela urte batzuk ezagutu ginen, elkarren blogak jarraitzen genituelako, baina oraindik ez gara aurrez aurre ezagutzen. Esan dezakegu gure harremana ziberespaziala eta ziberespeziala dela (bale, ados, txiste txarra izan da). Horregatik izugarrizko ilusioa egin zidan Finlandia nobela argitaratu aurretik irakurtzeko eskatu zidanean; ohorea.

Engantxatu egiten du Finlandiak. Txomin gure koadrilako lagun hori izan daiteke, “gizon egingo duen” bidaia baten aurrean dagoena eta segituan kariñoa hartzen diogu. Ez da oso abenturazalea izan orain arte, lau hitzetik behin “hostia puta” edo “kaka” esaten ditu, maniatikoa da batzuetan, neska kontuetan ere galtzaile samarra, umore eta ironia handikoa… eta maleta batean erropa sartzeko une hori ere dibertigarria egiten duena. Baina Txomin benetan erakargarria, benetan tipo berezia egiten duena, nire ustez, musika da. Txominentzat musika bizitza da, ezagutzen duen pertsona bakoitza kanta batekin konparatzen du eta musika egokia dauka egoera bakoitzeko. Segituan konturatuko zareten bezala, musika nobelako beste protagonistetako bat da. Gozatu egingo duzue.

Finlandia bidaia fisiko bat da, baina batez ere bidaia existentziala: norbere bizitzarekin zer egin nahi duen mutil baten barne hausnarketa, umorez kontatua. Barre egingo duzu irakurtzean, identifikatuta sentituko zara momentu eta egoera askorekin eta musika ona entzungo duzu. Zer gehiago nahi duzu? Autentikoa da.

Suncamp handia eta Quechua txikia gainean hartzeko prest zaude?

Goazen Finlandiara.

Idoia Torregarai

@bootxo

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s