Gazpatxo

Gazpacho_Cazuela_BarroAspaldian, lehenbiziko aldiz probatu aintziñetik, neretako etzela pentsatzen nuen, etzela gure herriko gauza, gure kulturakoa, hegoaldekoa baizik. Badakizue, Andaluzia gauza urrutikua ta bitxia da han inoiz izandu ez den euskaldunarentzat, hainbat gehiago, herri ttiki batean hazi denarentzat.

Biño adinakin, mundu pixko bat ikusten hasitzearekin batera, Sanferminetako txoznetan eskuragarri zagoela ikusi nuen, ta pentsatu nuen han zebilen jende batzuk hartzen bazuten, etzela hain kaltegarria izanen. Alegia, nere gorputz ta euskaldun izaerarentzat etzuela ondorio kaltegarririk izanen. Halaxe ba, ausartu nitzen probatzera, biño etzen esperientzia ona izan; gutti hartu banun ere, ordutan nabarritu nituen bere ondorio ezatseginak.

Esperientzia horren ondotik, berriz ere lehengo gauza urrutikua bezala izatera itzuli zen neretzat. Biño, hara nola, destinuaren gauza bitxi hoieri esker, Cadizeko neskalagun bat izan nuen, ta bere bitartez Andaluzia hurbilagotik ikusi ahal izan nuen, ta berriz ere egokitu zitzaidan probatzeko aukera; gañera, entzuna nuen han inun biño hobea izaten zela. Hontakoan ordia, esperientzia etzen txarra izan, hala ere, ez saltoka hasteko modukua, ez nion grazia berezirik hartu.

Handik denbora batera berriz, lagun batek zera aipatu zidan: berak maiz erosten zuela, prezio onean, prestatzen lanarik gabe, tetrabrik gisako ontzitan. Edozein apurutik ateratzeko modu aproposa. Kasu egin nion eta probaketari ekin. Etziren denak berdinak, ez horixe, biño aurkittu nuen nere gustukua, nere marka gogokoena. Gaur egun ia engantxatuta nagoela erran daiteke, ontzia ideki, eta edan eta edan, asetzea kostatzen zait. Batzutan, ezin geldituz lehertu arte iretsiko ote duten beldurrez, kezkatzen naiz.

Nork erran behar zidan oain dela urte batzuk, hainbertze maitatuko zintudala, gazpatxo maitia…

Joseba Urrotz

Argazkia: http://ow.ly/usUX9

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s