Doraemonen sindromea

Ez dakit Euskal Herriko norbait geratzen den Doraemon ezagutzen ez duenik. Gutxi horietako bat baldin bazara, zorionekoa zu: mantendu birjintasun hori eta ez jarraitu lerro hauek irakurtzen. Gainontzekoekin (askorekin ziurrenik) egingo dut aurrera.

doraemon5 eta 2 urteko alaba eta semearen ama desesperatua bezala idazten dizuet oraingoan. Zergatik? Honetxengatik: NOIZ ARTE jarraitu beharko dugu 24 orduz katu kosmiko buruhandi hori ikusten? Berdin du etxera zein ordutan iristen zaren, BETI topatuko dituzu Doraemonen marrazki bizidunak. Mainstream -aren aurka, ama pedagokikoaren papera hartu eta beste zerbait ikusi dezaten telebistako “mandoa” hartzen duzunean, gainera, dutxatu berri diren bi Gremly izango balira bezala salto egiten dizute gainera, “EZZZZZZ, UTZI DORAEMONNNN” garraisika. Erreakzio horren aurrean, eta Job santuak baino pazientzia handiagorekin, MILAGARREN aldiz ikusten dituzu Nobita alferra, Suneo berekoia, Erraldoi diktadorea eta Sisuka tuntunaren gorabeherak.

Baina nor da ETB3ko programazioa diseinatzen duena? Fredy Kruger? Ez al dira konturatzen txikitan guk Dotakon, Arturo Erregea eta Xagu Ausarta ikusi ditugula? Kriteriodunak gara, faborez! Ezin dituzte marrazki horiek berriro bota?

Okerrena, hala ere, pasa den astean parkean nengoela, zera esan zidala alabak: “ama, zu Doraemon bezelakoa zea. Zure poltsatik denetatik ateratzen duzu”. Ez du arrazoi faltarik. Izan ere, ama baten poltsan DENETIK topatu daiteke. Oraintxe bertan nirearen inbentario bat egiten badugu, hauexek topatuko dituzue, besteak beste: duela 3 aste hasitako gusanito poltsa, taparik gabeko margoak, esku-pelota bat, merienda-poltsa, Pirritx eta Porrotxen karta-jokoa eta piszinako betaurrekoak.

Akabo. Gaur marrazkiak ikusten ari direnean poltsa magikotik denboraren atea atera eta beste nonbaitera joango naiz. RON-PON-PON!!

Idoia Torregarai

@bootxo

Anuncios

2 Respuestas a “Doraemonen sindromea

  1. Goiza Nobita eta Doraemon izatera jolasten eman ondoren, sarean doriyakien errezetaren bila amaitu duen 4 urteko alaba baten aita desarmatuaren lerroak dituzu hauek, Idoia.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s