Lagun ezkutuak izutua

stormtroopers-with-a-christmas-present-10983

Nork asmatu ote zuen jolas madarikatua! Ze ote zuen buruan pertsona hark egun hartan, ze arazo buruan?

Benetan beldurtzen nauen eguna izan ohi da baten batek esaten duenean “Gabonetarako lagun ezkutua egin beharko genuke!”. Momentu horretan mundua segundo batez gelditu egiten da beste batek esaten duen arte “Bale, ideia ona!”. Momentu horretatik aurrera ez dago atzera bueltarik, lagun ezkutua egin behar da! Baina okerrena ez da hori, normalean momentu hau urtero behin baina gehiagotan bizi behar izaten baita; familiarekin, koadrilarekin, pisukoekin, pilatesekoekin, futbitokoekin, kafea hartzera geratzen garenokin, unibertsitateko lagunekin,… Zein da muga? Zenbat lagun ezkutu egin ditzake urteko pertsona batek? Arautua egon beharko luke nire ustez.

Ondoren datoz ordea komeriak… Lehenengoa zozketa egitea da, eta horretarako partaide guztiek presente egon behar dute eta hori parlamentura parlamentari guztiak joatea baina zailagoa da! Pentsa dezagun planeta guztiak ilaran jarri direla eta guztiok elkartzeko aukera dugula, orduan, taldeko idazkariak paper ñimiñotan guztien izenak jartzen ditu, hamar tolestura eman bakoitzari izena nabari ez dadin eta hasten da zozketa! Zozketak normalean goiz osoa irauten du, izan ere, norbere burua egokituz gero jolasak ez du graziarik! (agian onena hori litzake baina bueno…). Goiz osoa zozketan pasa ondoren eta behingoagatik bostehungarren saiakeran ongi atera denean paperarekin zer egin? Gorde! Gorde egin behar da izan ere zozketa hauek oso goiz egiten ditugu (zenbait ekainean ere hasten da zozketa urrirako edo amaitzeko) eta normalean ahaztu egiten zaigu, izan ere, hainbeste lagun ezkutu izanda, danak gogoratzea ezinezkoa. Baina normalean galtzetako poltsikoan gorde ohi dugu eta lehenengo garbialdian agur papertxoa!

Beste momentu klabea prezioa esleitzeko ordua izan ohi da. Xuhurrenak 5 euroren aldeko apustua egiten dute, beste batzuek 50 euro ere bota izan dute eta beste batek eskuz eginak izatea proposatzen du. Nola hartu erabakia? Ezin da! Beste arratsalde osoko diskusioaren ondoren 10 bat euro finkatu, nahi duenak eros dezala eta nahi duenak eskuz egin dezala eta etxera zoaz, azkenean egun osoa lagun ezkutua antolatzeko xahututa.

Has bedi erronka! 10 eurorekin opari original, polit, erabilgarri eta gainera grazia puntu bat duena aurkitu behar duzu, ze eskuz egitearena lehenengo alboratzen duzun ideia da, esku baldar horiekin…, normalean gainera taldetik gutxien ezagutzen duzuna egokitzen zaizu eta azkenean, azken egunean lehen harrapatzen duzuna erosten amaitzen duzu, normalean arropa edo txinoetan grazia egin dizun zerbait eta ooso erabilgarria izan ohi dena.

Iritsi da eguna. Bueno, berriro ere guztiak elkartu ahal izateko Gabonetan ezin eta urtarrila/otsaila aldean bazkari bat edo kafe bat hartuz geratu eta hasten da tragedia. Batzuek banaka ireki nahi izaten dute baina ni guztiek batera irekitzearen aldekoa naiz, hala nazka aurpegia ez da hain nabaria. Halakoetan norberak barruan duen aktore hori ateratzen da eta oparia egin dizunari min ez egiteko intentzioz, irribarre bortxatu eta faltsuena eskaintzen diozu lagunari “Ze ona” edo “Ze originala” hitzak askatuz eta datorren eta papo. Nik uste horregatik deitzen zaiola “Lagun ezkutua” oparia jasotzean ezkutatzeko gogoa sartzen zaizulako. Guztiek berdina pentsatzen duten arren, alegia, “a ze kaka piloa oparitu didaten! Eta ni sekulako buruhaustearekin zer oparitu ez nekiela! Lehena eta azkena! Datorren urtean ez dut parte hartuko!”, batek askatzen du:

– Ze ona, aizue hau errepikatu beharra dago datorren Gabonetan!

Eta oparia jasotzean baina aurpegi faltsuagoarekin erantzuten dugu:
Noski, noski!

Eta hau dena zertara zetorren? Ah bai! Datozen Gabonetarako lagun ezkutuko zozketa egin berri dugu eta Gernikako izeba egokitu zait… Ideiarik?

 

Ander Izeta Goenaga
@anderizgo

Argazkia: http://ow.ly/vAArC 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s