Antzezlien kontraerasua

Farandula asuntuan nenbixanian, gehixen-gehixen kaleko antzerkixak erakartzen ninduan. Eibarko Kili-Kolo antzerki taldeko kidiei kristonak eta bi entzutzen netsazen (Bilboko gaztetxia desalojau zebenekua… bizikletiari buruzko erakusketako performance hiperganberro ha…) eta adurra nerixola egoten nintzan, hori entzutzen. Nik be nahi neban.

Nahi baiño gitxiagotan tokau jatan egittia, baiña tira; izan nittuan kalian jarduteko aukerak, eta ondo baiño hobeto pasau neban, publikuakin hartuemonetan-eta.

Gogoratzen dotenez, egoera konfliktibuenak bi izaten ziran:

1. Papelian zihero sartuta zenbixala, ezagun ez oso konprensibo bati esaldi madarikatua entzutzia, serixo-serixo eta ahopeka: “Mesedez, Oier… ez haiz konturatzen zelako erridikulua egitten habillen?”. Orduan odol hotza eta Stanislavski, Jodorowski eta Strassberg santuei enkomendatzia baiño ez zan geratzen, papelari eutsi ahal izateko.

2. Ikuskizuna errebentatzen dabizen pertsonak; umiak, jeneralian. Eta hónei buruzkua da gaur gogora etorri jatan anekdotia.

piratakAurreko baten aittatu nittuan hamen sardiñen entierruak. Euretako baten naufragixo bat irudikatu genduan, nahikua giro siniestrua emonda (Ernesto eta Koro eszenografuak, bere saltsan). Kasu horretan karrozan aurrekaldian egotia tokau jatan, Ernestokin batera, traktorran keiak arnasten. Ittotako zonbi moduko batzu giñan; sarietan eta algetan endredauta-eta; higungarri xamarrak, benetan bildurra emoteko modukuak. Musikarako, txarto gogoratzen ez badot, Lluis Llachen “Ulises” aukeratu neban, itsasoko soken kirri-karrak eta… ultratunbako oboeak eta… Bueno: ba, Calbetonetik Bidebarrixetara giñoiazela ume batzu pegau jakuzen. Karrozatik gauzak hartu eta botatzen zebizen (harritxuak eta elementu txiki asko zeguazen), baiña gu hortxe, papelian sartuta, uluak eta gruñiduak eginda-eta. Generalisimoko bueltia be hartu genduan, eta umiak seeegi lata putia emoten. Anbulatorixo ondotik pasau eta Dos de Mayon sartu giñan, kakanarruak aldian. Untzagarutz giñoiazen, amaiera ekittaldixa han egitteko, eta umiak pakerik emon ez.

Halako baten, umietako bat larregi hurreratu da eta Ernestok, mobimendu bizkor estrategikuan, zombi esku hotza luzatuta besotik oratu dau, bere arpegi baltzittu bildurgarrira hurreratuta. Une batez bere aktore papeletik urten dau diskretuki eta, ahots leun eta apalez, belarrira zera esan detsa: “Como no te pares quieto te corto los cojones” (halan, gazteleraz; oso ondo entzun neban karruan bestekaldetik).

Umia lagatziakin batera… zist! Eskiña batetik desagertu da. Modu guztiz profesionalian, Ernesto atzera papelian sartu da eta ni be hala saiatu naiz, barriari eutsi ezinda. Inguruko ikusliak bildurtzen jarraittu dogu. Untzagarako bidian goiaz, ikuskizunan amaiera apoteosikuan dana emotera…

Oier Gorosabel Larrañaga

@Txikillana

Argazkia: http://ow.ly/wh5e9 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s