Telebistan agertu nahi dute denek!

Behin, orain dela pare bat urte, esnatu nintzen, ez, barkatu, telebistalangiletaldejaponiarzaratatsubatek esnatu ninduen. Ezberdina bada. Oso. Esnatzeko era asko dago, eta telebistalantaldejaponiarzaratatsubat ez da onenetarikoa izango. Definitzeko zaila den toki batean bizi nintzen. Lan prekarietatea ez ezik, bizitzaren ezegonkortasun orokor bezain arduragabe eta, zergatik ez esan, gozo batek bultzatuta pentsio moduko batean “bizi” nintzen, zeinetako lo”gele”tan zutik egoterik ez zegoen. Pasalekuaren bi aldeetan, espazioa ahal bezain beste aprobetxatuz, lo egin edota jezarrita egoteko besterik balio ez zuten konpartimenduak pilatzen ziren. Leku interesgarria, interesgarria eta Tokion merkeena alde handiaz gainera, baina interesgarria, ez dut ezetz esango, eta horrela pentsatu zuten ziurrenik telebista hartako arduradunek. Birritan bisitatzeko behintzat. Euren begibistatik at mantentzen saiatu nintzen aldi bietan.

janniemnadLehendabiziko bisitan alboko Masa bere 2×1,5 metrodun kubikuloan elkarrizketatu zuten. Dirusariren bat omen zen tartean baina Masa ez beste inork ez zuen parte hartzerik onartu. Albokoan giltzaperatuta nengoen ni, danbateko batez kamarekin sartuko zirenaren ikararen ikaraz. Show-an parte hartzeko nire ezezkoa errespetatu zuten, baina. Lehendabiziko aldi horretan, nahiz eta hizkuntza ez ulertu, zurezko plafoiaren beste aldetik entzun nuena elkarrizketa normala iruditu zitzaidan, galdera bat-erantzun bat modukoa, kazetaritza serioa. Bertan zeudelako gelatik atera ezinak amorratu ninduen. (Berezi deitudazu baina telebistan agertu nahi ez duten espezimen bitxi bakanetakoa izango naiz.) Norberaren etxean atrapatuta sentitzea ez da polita. Zure intimitatea emititua izan ez dadin atea ireki, sukaldea, ez, barkatu, txerritokia zeharkatu eta komunera joateko gai ez izatea ez da, inondik inora ere, atsegina.

Bigarren aldian, urte bat edo geroago, goizeko zortziak aldera esnatu ninduen algarak. Automatikoki bizilagunak madarikatu nituen, baina oker nengoen. Aurreko aldian iluntzean etorri zirenez iluntze aldean ez egoteko plana egina neukan, baina oraingo honetan goizean goiz etorri ziren. Goizeko zortzietan. Nire “gela”tik irten, barkatu, jeitsi eta hiphop eran jantzitako tipo bat ikusi nuen, beste hiruzpalau bere gibelean. Egunonak eman genizkion elkarri eta orduan, oraindik ere erdi lo, konturatu nintzen telebistako jendea zela. Zalapartak eta esnatze bortitzak ernegatuta nengoen, baina, formak onak, rapperrak hitzegin zidanez, erantzun nion.

ー日本語を話せますか?(Ba al dakizu japonieraz?)
ーちょっとだけ。(Zertxobait.)
ー∫p0】う¶§∞**∫‥]!!テレビ∆˚∆h。(∫p0】う¶§∞**∫‥]!!telebista∆˚∆h.)

テレビ (telebista) hitza entzun nuenean konturatu nintzen. Telebistakoak ziren! Guztiz ahaztua neukan! Nola edo hala ihes egin behar nuen. Kutxan satu nintzen atzera ahal bezain pronto.

Berriz ere nire gogoaren aurka giltzaperatuta telebistakoek euren lana amaitu bitartean. Oraingoan ezberdina zen. Oso ezerberdina. Ez zen elkarrizketarik. Jende gehiago ailegatzen entzun nuen, bi emakume. Emakumeak eta gizon bat, tarentoak* ziurrenik, poxpolu kaxan sartu eta nesken karkailakada zorrotz artean ‘Eeeeeeee’, ‘Sugoiiiiiiii’**ka ibili ziren luzeegia iruditu zitzaidan denbora tartea. Interneten edo noizbait japoniar telebista saioren bat ikusi baduzue, badakizue zertaz ari naizen.

* (タレント) Japoniako telebistan agertze soilagatik famatua den jendea.
**(すごい) Harrigarria.

Bai, ‘sugoi’ da oso, horregatik ahal izanez gero inork ez luke kutxa batean bizitzea aukeratuko. Zergatik ez Tokioko etxebizitzen prezioen inguruan ondo dokumentatutako saio bat? Ez litzateke hori prime time-en ‘sugoi’?

Eginbeharrekoak egin eta altzariak barreiatuta utzita alde egin zuten. Informazioa ematen dion jendea errespetatzen ez duen kazetariak zailki errespetatuko ditu bere ikusentzuleak. Ni bederen ez nintzateke inoren etxean gonbidapenik gabe sartuko, ez eta euren etxeak ‘berdekoratu’ alde egin baino lehen.

@janniemand

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s