Mendira behin joango eta…

Ez ba, ez naiz oso mendizalea. Han goraino igo berriro jisteko? Ez da hori nire filosofia. Baina lehengo batean Urbiarako bidea hartu nuen. Kotxea Arantzazun utzi, eta hantxe abiatu nintzen. Pausoak eman eta eman. Bata bestearen atzetik jakina. Ordu beteko bidea zela oroitzen nuen txikitako ibilaldiak ematen genituen garaitik. Nekea sentitzen hasi eta berehala ordularira begiratu eta bost minutu baino ez zirela pasa ikusi nuen. Buff! Nork agindu dit niri gaur mendira etortzea? Baina hantxe nengoen, eta behin abiatuta ezin atzera egin ezta?

Ordu erdi igaro zenean, atsedentxo bat hartzeko garaia ere bazela eta pagadi eder batean gelditu nintzen. Iturri eder baten ondoan. Euritakoa lurrean zabaldu eta bertan eseri nintzen. Motxila ireki eta etxean prestatutako uradaiazpiko tortilla otartekoa jateari ekin nion. Ederra. Baina hiruzpalau mokaduen ondoren, sentzazio arraro bat nabaritzen hasi nintzen. Norbait begira izango banu bezala. Alde guztietara begiratu ondoren, aurkitu nuen nire zelataria. Eskuin aldean, nigandik 25 metrotara, sasi artean ezkutaturik, bere burutxo berdea erakutsiz. Ahate bat zen. Irribarre batek ihes egin zidan, zer bestela. Hantxe zegoen ahate berdexka hura, niri begira. Baina nekatuta nengoen, gose, eta oraindik beste orduerdi nuen Urbiako bordararte, beraz otartekoa amaitzea erabaki nuen, ahate berdeak etorritako bidetik alde egingo zuelakoan.

6442072593_6b5d04e10a_zBaina otartekoa jaten ari nintzela ahatearen begiak iltzatuta nabari nituen nire eskuin masailean. Sekula saiatu al zarete ahate batekin elkarrizketa bat eramaten? Oso nahasgarria da, zuk hitz egin, bai, hitz egiten duzu, baina ez duzu erantzunik jasotzen. Lotsa puntu bat ere nabaritzen da… eta inork entzungo banindu? Tira, nire zentzu guztiak otartekoan, paisaian, naturaren usainetan jartzen saiatu nintzen, ahatea ahaztu nahiean. Baina ezinbestean nire begiek sasiartera eramaten ninduten, zorrotz eta irmo begira nuen ahatearen bila. Han jarraitzen zuen, nire mugimendurik galdu nahi izango ez balu bezala, geldi. Zirkinik ere egin gabe, bere begi ilun eta irtenekin.

Besoa mugitu nuen, ahateak beldurturik ihes egingo zuelakoan, “alde, alde hemendik!” baina alperrik. Begirada zuzena, zorrotza. Otartekoa lurrean utzi eta orain bi besoekin saiatu nintzen. “Alde hemendik! Zoaz pikutara ahate lotsagabea!” Ahatea geldi, begira.

Barregarri sentitzen nintzen. Nola ez ba? Egoera halakoa zen, barregarria. Otartekoari zati bat kendu, pelotatxo bat egin eta ahatearen norabidean bota nuen. Ahatea zegoen sasietatik metro pare batera geratu zen. Ahatea ez zen mugitu. Otartekoari paso egin zion. Begira nuen. Zirkinik egin gabe, bere begirada zuzen eta zorrotzarekin.

Ezin nuen sinetsi. Hantxe negoen ni, atrapaturik, ahate baten begiradapean. Ondoan nuen makil bat hartu eta bota egin nion, ez, jakina, ez nuen ahatea jotzeko asmorik, uxatzea besterik ez nuen nahi. Etxean prestatutako otartekoa lasai jan. Baina makila nire eskuetatik irtetzerako damutu nintzen. Makilaren norabidea begiradarekin aldatu nahiko banu bezala begiratzen nuen, makila kamera geldoan zihoan, bueltak emanaz, ahatearen begi beltz eta irtenak niri begira, ni makilaren ibilbideari. Dunba! Ahatearen bizkarrean jo zuen makilak.

Zer gertatuko zen ba? Zer egingo zuen bere senean dagoen edozein ahatek? Karranka hasi eta alde egin, ezta? Ba ez. Geldirik jarraitzen zuen, bere begirada zorrotzarekin. Orduan konturatu nintzen hura guztia oso arraroa zela. Hura ez zela arrunta.

Hamaiketakoa berriro lurrean utzi, zutitu eta beregana abiatu nintzen. Ahate zoro harekin aurrez aurre gauzak argitzeko asmoarekin hurbildu nintzen. Geroz eta gertuago negoen, baina bera mugitu ere ez. Lotsagabe halakoa.

Bost metrotara negoen, bost pauso, hiru pauso, bera geldi. Kieto. Jakina, pentsatu nuen nere baitan, jendea mendira joatearen kalteak, ahate hura gizakienganako beldur guztia galdua zuen. Nire oinak ahatearen oinen aurrean, makurtu eta bere mokoa ukitu nuen, ez koxka egingo ez zidan beldurrez. Hantxe nengoen. Gizakia izadiarekin aurrez aurre. Eskua luzatu eta nire eskuekin hartzera nindoala… zast! Beste esku bat aurreratu zitzaidan. Ahatetxoa hartu eta eskerrak eman ondoren alde egin zuen. Inoiz ikusi dudan apeu errealistena zen. Gomazko ahatatxoa. Bere ehitzari lagunak eraman zuen nire lagun berria.

Bai badakit, jende askok esan dit. Urbian ez da ahaterik ez eta ahateak ehizaten dituen ehiztaririk. Ez da arrunta behintzat. Ni mendira joatea bezain arraroa dela alegia. Baina zin dagit kontatutako guztia ez dela gezurra. Zertxobait apaindu dut, jakina.

Motxila bizkar gainera bota eta Aratzazurako bidea hartu nuen, bueltan. Nahikoa abentura zen hura egun baterako. Datorren igandean berriro abiatuko naiz Urbia aldera. Gure esku dago ekimenaren barruan, giza katea antolatu da bertan. Ia nire ahatetxo laguna ere bertan den.

Xegun Altolagirre

@xenekan

Argazkia: http://ow.ly/xBhVx

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s