Ha! Kar kar! Ja ja!

9780465031702_custom-c3953e1d93a7a420e180e8edde7caf6d6f034633-s6-c30Arrazoi desberdinak direla eta egiten dugu barre: txantxa bat egin digutelako, zerbait barregarria kontatu digutelako, egoera komiko batean murgilduta ikusi dugulako gure burua edo, besterik gabe, zerbaitek grazia egin digulako. Baina, zer da barre eginarazten digun hori? Zer gertatzen da gure burmuinean barre egiten dugunean?

Galdera hauei erantzuna eman nahi die Scott Weems idazleak (psikologian, hezkuntzan eta sormen-idazketan graduatua ere badena) orain argitaratu duen  Ha!: The Science of When We Laugh and Why liburuan (Ha!: Noiz eta zergatik barre egiten dugunaren zientzia).

Liburu honetan Weems-ek umorea zer den, gauza batzuk zergatik iruditzen zaizkigun barregarriak eta beste batzuk ez eta barrea nola sortzen den azaltzen du. Zaila dirudien arren, zientzialariak umorea aztertu dute, eta inkesta eta ikerketa neurologikoen bidez barrearen funtzionamendua aztertzen ari dira.

Adibidez,  Willibald Ruch zientzialari alemaniarrak egindako ikerketa baten arabera, 3 umore tipo desberdindu zituen:

1. Soluzio-inkongruentzia. Espero ez dugun zerbaiten aurreko umorea.

2. Zentzurik gabeko umorea.

3. Umore sexuala. Iraingarria edo tabua dena.

Adituek umoreak estresaren maila jeitsi, osasuntsu mantendu eta argiagoak egiten gaituela esaten dute. Scott Weems -ek, horretaz gain, barreak eta umoreak gure inguruko gatazkak prozesatzen laguntzen digutela ziurtatzen du, zerbait barregarria iruidtzen zaigunean gure burmuinak jariatzen duen dopaminagatik.

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s