Euskal umorearen komeriak

Nola idatzi umorezko testu bat? Zerk eragiten du irritxoa, irria edo barre algara euskal ahoetan? Zer da euskal umorea? Zergatik dio abestiak hau da umorea, utzi alde batera euskaldun jendea?

Zergatik euskaldunen kultura ekitaldirik masiboenak argiz eta kolorez beteriko showen ordez, taularatze miresgarrien ordez, edo instrumentu, ahots eta dantzak magiaz josten dituzten emanaldien ordez… Gaizki eta astiro kantatu, gorputza tinko, gogor eta kieto mantendu, eta 8 orduz begirakune bera duten 8 pertsonari begiratzean datza?

Edo udan, mundu mailan ematen diren musika festibalen ordez (rock, pop eta heavy maisuak, Grammyetako azken doinuak, tatuaiaz eta gitarraz horditutako saintuak), 4 orduz doinu berean errezitatzen diren erretailak ditugu nahiago?

Eta herriko jaiak heltzean, zergatik tabernetan nazioarteko musika eta nazioarteko jendea ezagutzeko aukera izanda ondo prestatutako CubaLibre bat eskuetan dugula, nahiago dugu betiko betikoekin euripean, urtero abesti berdinak jotzen dituen diskoa entzuten, kalimotxo zikin eta beroa edatea txosnetan?

musNolatan gaubeila zoragarri baten ordez, edo lagunarteko konbertsazio sakon baten ordez, edo hondartzako eguzki eta itsasoko dzangadak disfrutatu ordez, noranahi goazela, nonahi eta edonorekin, kartak atera, harriak pilatu eta orduak eman ditzakegu “paso, paso, enbido, ez, paso, enbido, nahi, bai, ez, ez, ez, ez, bai, bai, ez, enbido”ka?

Galdera bati behintzat erantzuna aurkitu diot: “utzi alde batera euskaldun jendea” zioenak, ziur bereak eta bi egin zituela gurekin barre batzuk botatzeko, baina horren ordez pastoral batera eraman genuen, gero herriko jaietako bertso saiora eta handik txosnetara. Etxera heldu eta mus partidatxoarekin bukatu genuen, eta hurrengo egunean, “zelako barreak atzokoak!” komentarioa entzun bezain pronto, atetik irten eta inoiz gehiago ez genuen haren berri izan.

 Iria Epalza Markoartu

@IriaEpaltza

 Argazkia: Infodulantzi

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s