Zergatik da barrea kutsakorra?

Barre egiten badugu mundu guztiak barre egingo du gurekin“. Hori da Sophie Scott, Londreseko Unibertsitate Eskolako ikerlariak esaten duena barreari buruz. Aurpegi irrifartsu bat ikusten dugunean ispilu-neuronak izena duten nerbio-zelulak martxan jartzen dira, barre eginarazten digutenak. Hona hemen bere azalpen batzuk.

Sophie Scotten ikerketa entzumenean oinarritu zen. Ikerlariak emozio positibo (dibertsioa eta garaipena) eta negatiboekin (beldurra eta atsekabea) bat zetozen bokalizazioak aukeratu zituzten, eta erresonantzia magnetiko bidezko neurketen bidez, bolondres talde baten erreakzioak aztertu zituzten. Ispilu-neuronak soinu guztiekin aktibatu ziren, baina soinu positiboen kasuan erantzuna askoz ere indartsuagoa izan zen.

Scott-en esanetan, “emozio positiboak ispilu-neuronen sistema modu nabarmenagoan aktibatzeak emozio positibo horiek kohesio soziala nola sustatzen duten ulertarazten digute“. Ikerketa honetatik zera ondorioztatu zuen: elkarrekintza eta enpatiaren alde egiteko gai den oinarri biologikoak ziurtatzen digun garun soziala daukagula. Horretaz gain, emozio positiboen aldeko berezko joera daukagula ere ziurtatzen du ikerketa honek.

Teoria hau praktikan ikusi dezakezue hemen:

Idoia Torregarai

@bootxo

 

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s