“Curro”

P1060720

Labetik atera berriak diren ogien usainak esnatzen du herria, eta “Curro” dendaren atean eseritzen da egunero, itxaroten. Bere ondotik pasa den Doloresek buruan laztan egin dio,  baina txakur nimiñoak ez du zirkiñik ere egin. Kalea galtzen den tokira begiratzen du, intentsitate osoz.

Bapatean, seigarren edo zazpigarren zentzuak abisu emanda, belarriak tente jarri ditu “Curro”k eta altxatu egin da. RAUST! Gerturatzen ari den motorraren soinu apaldua entzun da lehenik eta segituan auto gorria sartu da kalean.

Ziztuan atera da bere bila “Curro”, eta zaunkaka hasi zaio, bortitz. Kale estua da eta mantso doa auto gorria. Atzealdean burua mugitzen duen gezurrezko txakurra ederki ikusten du horrela, eta egunero bezala, desafio egiten dio. Zaunka bizian, hortzak erakutsiz eta lerdea botaz jarraitzen du kotxea, herrian behera ezkutatzen dela ziurtatzen duen arte.

Bidean gora egin, dendako atean eseri eta hortxe geratu da, bere eguneroko eginbeharra bete duenaren harrotasunez.

Testua: @bootxo

Argazkia: ionmarkel

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s