Eta Euskal Herrian metaforen bidezko erreferendumak egingo bagenitu?

Hasi da “ikasturte politikoa”, eta ez dago politikan aditua izan beharrik jakiteko Kataluniako auziak garrantzi handia hartuko duela norgehiagoka politikoan.

Egingo al dute azaroaren 9an galdeketa/kontsula/erreferenduma? Eutsiko al diote erronkari, nahiz eta Espainiako auzitegiek atzera botatzeko agindu? Zer gertatuko ote da? Ba al dago korapilo hori askatuko duenik?

Galdera asko eta erantzun gutxi dago oraingoz, baina nik gaurkoan Pere Cardus Kataluniako kazetariak proposatutako irtenbide umoretsu bezain irudimentsuari heldu nahi diot.

Izan ere, Perek umorean oinarritutako irtenbidea aurkitu dio Kataluniako kontsulta, erreferendum, galdeketa edo dena delakoaren auziari. Perek “Tu ja m’entens” formula proposatu du. Nik “Badakizu” erabili dut euskarazko itzulpenean.

Hona hemen irtenbidea:

[Kataluniako] Gobernuak edo Parlamentuak kontsulta egin dezake, baina soilik bere eskumenekoak diren gaiei buruz. [..] Hortaz, lege horiekin, ezin duzu zuzenean independentziari buruz galdetu.

[Horren aurrean] “Badakizu” formula erabil dezakegu. […] Hauxe da ideia: Gobernuaren eskumenekoa den gai bati buruzko kontsulta egitea. Adibidez, erlezaintzari buruzkoa. Gero, adostuko genuke galderen erantzunak abenduaren 12ko akordioaren berdinak izatea. Hau da, galdera hau izan liteke: “Nahi al duzu Gobernuak aurreikusitako neurriak indartzea Asiako liztor harrapakaria hiltzeko?”. Eta “Bai” erantzuten baduzu, bigarren galdera: “Nahi al duzu neurri horiek 2014. urtea amaitu aurretik hartzea?”. Asiako liztorrari buruzko kontsultaren kanpainan, hipotesi politiko bakoitzak aukera emango luke berea defendatzeko.

[Pere Cardús, “La fórmula secreta per a esquivar l’embat espanyol i fer la consulta el 9-N”, Villaweb, 2014-08-28]. 
[Oharra: jatorrizko testua katalanez dago. Itzulpena nirea da.]

IMG_20140905_122301Metaforen bidezko kontsultak egitea al da irtenbidea? Zergatik ez?

Albisteari azken ukituak ematen ari nintzaiola, Gernikako Arbolari gertatutakoaren berri izan dut. Hona hemen, puska batean, EITB.com-en zer esan duten:

“Gernikako Arbola baldintza berezietan dago. Ontzi batean dago. Beraz, sustraiak ezin ditu hedatu.”

Gu ere hasi gara politikari buruz metaforen bidez hitz egiten? Eta gu ere metaforen bidezko kontsultak egiten hasiko bagina?

Gernikako Arbolaren metaforari jarraiki, hau egokia izan liteke, Euskal Herriko esparru juridikoen arteko loturak bultzatzeko: “Aukera eman nahi diozu Gernikako Arbolari ontzitik ateratzeko eta sustraiak zabaltzeko?”.

Esnearen metafora nazionala probestuz, herritarren nazio atxikimendua zein den galdetu nahi badugu, hau galde dezakegu: “Zer nahiago duzu, Euskal Herria esnea edo España esnea?”.

Adibidez, Abiadura Handiko Trena diru publikoz finantzatu behar dugun erabakitzeko, zer galdera egin dezakegu? Badakit!

Zer iruditzen hau: “Osasun zerbitzu publikoak eiakulazio/isurketa bizkorra bultzatzearen aldekoa zara?”.

Bueno, beste batzuk ere bururatu zaizkit. Zuen esku metafora “gai politiko” jakin batekin lotzea.

– Brokolia Euskal Herritik kanpora esportatzearen alde zaude?

– Euskal Herria frakarik gabeko lurraldea izendatzearen alde zaude?

– Zure ustez, gehien jaten dutenek kaka gehiago egin beharko lukete komun publikoetan?

– Zein pelikula nahiago duzu, “El Rey” edo “La república perdida”?

– Administrazio publikoak ikastoletan seaskak jartzea bultzatu beharko luke?

Halako galderak proposatzeko, Twiter erabiltzea gomendatzen dizuet. Traolak #badakizu #EHsurrealista. Bururatu zaizu ezer?

Egiaz edo gezurraz harago, Gora EH surrealista!

Egiaz edo gezurraz harago, Katxonderstango Errepublika dago: oprimiturik eta deprimiturik gabeko lurraldea.

Martin Kitto

@martin_kitto

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s