Ederkeria

“Ama begira zazu lehiotik plazara, ni bezelakorikan plazan ba ote da”. Hau da abesti herrikoi ezagunaren hasiera. Eta hasieratik hasita, perla bat estrofa bakoitzean: mutxurdin ez dela geratuko neskatila hainbeste dohainekin, dozenaka gizongai ditutela bueltan, ederra izango dela….

Bai, txikitan, askotan galdetzen diogu gure amatxori. “Amatxo, guapa izango naiz? (to, gaztelerazko hitza erabiltzen dugu gainera, baina horrek beste artikulo baterako emango luke…). Eta amatxok, “bai laztana! Zure sudur txiki horrek, zure aurpegi borobil horrek, eta zure hagin apurtu horiek ez dute galaraziko zu guapa izatea!”.

5368055211_3a05b9b808Barruko maitasun guztiarekin dio hori amak, jakin barik ziztada sartu duela jada: nabaritu ere ez orain arte sudur txikia (edo txikiEGIA) nuela, aurpegi borobilarekin, potxola izatetik potola sentitzera pasatzen zara, eta haginena… bai, nerabezaro guztian ferreteria osoa ahoan eramanda, eta zati bat apurtzen zen bakoitzean amak gastatu beharko zuen diruekin arduratuta, ezer esan barik uda osoan, azkenean aparato zatiak antenak balira irteten ziren arte ahotik. Ahoa, noski, bigarren mundu gudako lubaki bat baino zulatuagoa, baina txarrena da amaren aurrean bokadilloa jatean aparato zantar zati bat txorizo artean geratzen zela, eta amek, begietan mikroskopioak dituztenez segituan ezberdintzen dute aparato zati zantarra aluminio paperetik, ezer esan baino lehen… Zapla! Zaplasteko hegalaria, inoiz jakin barik zein aldetatik datorren, eta gero, lagun guztien aurrean sermoia, holan bukatzen zena: “Zelan ez dozu ba lehenago esan?” Bai, hori, ea nor den ausarta! Artikuloaren hasierako abestiak nesken edertasunaren inguruan baino, hobe luke nesken ausardiaren eta kemenaren inguruan kantatuko balu!

Baina artikulo hau ez da nire balentrien ingurukoa, ez eta nire amaren ondouste baina gaizkiegiteei buruzkoa. Edertasunaren ingurukoa behar luke. Berez –tasunak gauza poitiboak dira, eta –keriak berriz, negatiboak orokorrean. Ba nire txikitako eder izan nahi eta ezinaren borroka hori, izan bedi manifestu bat EDER hitzaren atzizkitzat, -keri janzteko eta –tasun eransteko, ederra izatea ederra bada ere, ederkeriara heltzeko egiten diren krimenak gizakiak bere buruari egin diezazkioken min, kalte, gezur eta kondena handiena baitira.

Iria Bernadette

 @IriaEpaltza

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s