Iguana efektua

Sukaldean, sartu eta eskuinera dagoen beheko apalean,
edo mesanotxean, sartu eta ohearen ezkerretara gelditzen dena,
edo sarrerako mahaitxoaren gainean,
edo kotxeko guanteran

Badira zenbait objektu bere ingurunearekin nahastu eta ikusezin bihurtzen direnak, eta horri hain zuzen ere, deitzen zaio IGUANA EFEKTUA.

iguanaMaila ezberdinak daude eta objektu bat bere ohiko gordelekutik irten eta beste batean errotzen hasten denean, iguana efektuaren hastapenak dira. Bere presentziaz ahaztu egiten zarenean, ikusezin bihurtuta baino harago, topa ezinean zabiltzanean, iguana galduaren sindromea hasten da. Eta behin maila hori gaindituta, esan dezakegu objektu hori betirako topatu duela gordeleku berria eta ordutik aurrera bere ohiko nitxoa izango da, iguanaren gordelekua.

Ikus ditzagun adibide batzuk:

  • Nire mesanotxean nezeser txiki bat bizi da orain dela 3 aste. Berau ikustera ohitu naiz. Edo jada ez dut ikusten, esango nuke nik… Asteburu pasa joateko atera nuen nezeser txiki bat. Ez nuen gorde lanerako ere aproposa iruditu zitzaidalako, baina desodorantea sartu behar nuela, egunak pasa desodorante pote txikia erosi behar nuelako baina inoiz gogoratu ez… enfin. Nezeserra mesanotxean bizi da.
  • Pilak. Erabilitako pilak. Batekin ez zara erreziklatzeko kontainerrera joango… hainbat bildu behar dira, eta orduan pila bildumatxoarekin bai, erreziklatzera eroan. Nire etxean badute pote bat, baina miresgarriki pote hori lekuz aldatzen joan da bere nitxoa aurkitu arte: sarrerako mahaitxoa. Sukaldean hasi zen, sukaldetik salara pasatu eta azkenean sarrerako mahaitxoan bizi da orain dela urteak. Ziurrenik ez da leku hoberik… edo bai?
  • Abalorioz eta torlojuz elikatzen den pote txiki bat. Inozenteki atera zen bere ohiko apaletik eta apurke-apurke koloretako abalorioz elikatu izan da. Handik denbora gutxira eta ezkutuko indar magentiko batek eraginda, torloju txikiak inguratu zaizkio eta gure harridurarako horiek ere irensten hasi da. Sukaldeko neberan ondoan bizi da lasai-lasai eta batzuetan sukaldeko trapuen azpian gordetzen da. Azkenaldian klipak eta inork-ez-dakien-nongoak-diren-giltz-txiki batzuk ere hurbildu zaizkio. Iguana efektuaren aldaera bitxi bat da eta iguana asegaitzaren fenomenoa deitzen zaio.
  • Kotxeko guantera, salpikaderoa edo elhuyarrek proposatzen duen moduan, aginte-mahaia. Asko laguntzen didate 3 seme-alabek kotxeko iguana elikatzen, are gehiago, esango nuke kotxean iguana bat baino gehiago bizi dela. Eta kotxeko iguanek, gauza pilo biltzen dituzte. Hauek dira azken astetako altxorrak: kleenexak, boligrafo bat, intxaur bat, alaba zaharrenak egin duen buztinezko txurro bat, eroskiko tiket batzuk, torlojuak (bai hemen ere pilatzen ditugu), harri koskor bariedade nahiko handia, txikleak, albal pelota bat, cd-ak, tarragonako planoa, urjentzietarako betaurreko herrena… Enfin guanterak iradokitzen duen eskularruak ezezik beste mila gauza. Eta aginte-mahai batek iradokitzen duen garbitasunetik ere…. urrun.

Egia da. Harrapatu nauzue. Familian oso ostalari onak gara. Eta beti gustatu zaizkigu animaliak. Eta zergatik ez iguanak?

Ainhoa Latatu

@tatutxiki

Argazkia: http://ow.ly/BQPJ7

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s