Marimaistra: “Ez dago hizkuntza seriorik, hiztun serioak baizik!”

marimaistraokEuskaltegietako matrikulazioak suspertzeko asmoz, ikasturteko lehen elkarrizketa euskararen irakasle gorenari egitea erabaki dugu, Marimaistrari alegia.  Euskararen inguruan sortzen zaizkizuen zalantzak, galderak eta kezkak bidali ahal dizkiozue, berak gustu handiz argituko dizkizue eta. Oraingoan, barre-elkarrizketa egin diogu.

Umoretsua al zara?
Bai, laztana!!! Normalean haserre ikusten nauzue, jenio bizikoa naizelako, baina barre algaraka ere ibiltzen naiz, ez pentsa. Ikusi, ikusi bestela!

Euskara baliagarria al da barre egiteko edo (euskaldunotaz esaten den bezala) hizkuntza serioa al da gurea?
Ai, pitxin! Zelako gauzak! Ez, ez dago hizkuntza seriorik, hiztun serioak baizik! Askotan euskara eskolarekin lotzen da, esparru formalekin, baina txisteak, pasadizo xelebreak eta umorea nonahi aurki liteke: kantuetan, bertsotan, antzerkian,…

Zein da zuretzat  hitz barregarriena?
Txirriporro!!! KAR, KAR, KAR, KAR, KAR!!! Ai, barkatu, ezin barreari eutsi, ikusten? KAR, KAR, KAR, KAR!!!

Eta egin dizuten kontsultarik xelebreena?
Maitasun kontu bat! Uste zuten nirea beste bidentzia klase bat zela! Tira, eta beste behin ere izan zen mutil bat mezu bakar batean 20 galdera bidali zizkidana!!! Aizu txikito, oraintxe ireki dute euskaltegietan izena emateko epea, e?

Nork edo zerk eginarazten dizu barre?
Bufa! Gauza askok, amante! Esan dizut, berez oso jenio bizikoa naizela: erraz haserratzen naiz, baina tristetu edo barreka hasi ere, erraz-erraz egiten dut. Euskara ikasten ari direnen despisteekin barre asko egiten dut batzuetan, aitortu behar dizut. Baina e, errespetu handia diet euskara ikasleei e? Haiei esker gero eta gehiago gara euskaldunak!
Tira, elkarrizketa honetan topatutako akatsek ere sortzen didate irribarrea!!!*

Zerk galduarazten dizu umorea?
Zabarkeria euskara erabiltzean! Bufff! Batzuk sekulako ahaleginak egiten euskara ikasteko, ta etxean natural-natural jasotzeko zortea izan dutenak erdara batean edo euskaraz zakar-zakar aritzeak!!! Begiak odoletan jartzen zaizkit! Baita belarriak ere!

Eta barregarri noiz geratu zara?
Ai ama! Sarritan!!! Ez didazue sinestuko, baina telebistak oso urduri jartzen nau, eta kontsultorioan askotan geratu naiz barregarri: entzule bati akatsa zuzendu ta nik neuk beste bat egin, imintzioka hasi eta eskumuturrekoa hegan atera… Askotan, askotan, zelako lotsa!

Zein miresten duzu bere umoreagatik?
Umoreagatik ez dakit, e? Batzuetan oso txiste eskasak egiten ditu!!! Baina Kike Amonarrizen miresle sutsua naiz. Zelako gauza serioak azaltzen dituen gizonak, eta zer sinple ta umorez azalduta! Galdetu behar diot nola egiten duen begiak odoletan ez izateko!!!

Umorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke?
Mmm, baten bat esatearren, Young Frankenstein beharbada. Izugarri gustatzen zait Frau Blücher-en pertsonaia. Badu apur bat sorgin beldurgarritik, baina gero maitagarria da. Neu bezalakoxea!!!

Ze kantak jartzen zaitu umore onez?
Guuk euskaraaaaaaz, zuuuuuk zergatiiiiik eeeeeez!!!

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea?
Mmmm…. Mitxelena XVI.ari noski! Harritu egingo zaituzte, seguru nago. Kanpotik oso serioa ematen du, baina ez dakizu nola gustatzen zaion parranda!!!

Argazkia: Goiena

*Elkarrizketatzailearen oharra: Joooooo! 😦

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s