L letraren inbasioaz

LHirien periferian bizitzeak bere ondorioak ditu. Adibidez? Ba auto-eskoletako autoen inbasioa pairatu behar izatea. Ez dut uste bakarra naizenik. Presaren presaz autoan sartu zara eta, hara! Auto-eskola bateko autoa aurretik. Prentsaurrekoa hasteko 10 minutu falta dira eta martxa honetan ez naiz iritsiko…  Alboan utzi duzu azkenean eta, tapa, beste batekin egin duzu topo!

Auto horientzako peaje bat jarriz gero, Usurbilgo Udalak xoxa eder batzuk eskuratuko lituzke. Baina tira, peaje kontuak dauden tokian utziko ditugu. Behin hasita, denoi kobratzen amaituko dute igual eta, kontu bazpa, aitatzea ere ez da komeni.

Erreportaje bat egin beharko genuke honi buruz. Edo inkesta bat Donostiako auto-eskolen artean. Zer du Usurbilek inguruko  beste herriek ez dutena? Gidari berriak trebatzeko gure errotondak dira onenak akaso? Usurbildarrak adeitsuak direlako etortzen zarete denak txoko honetara? (Eta batzuetan, auto denak bata bestearen atzetik, ilaran…). Gasoila merkeagoa al da ba inguru honetan? Isun gutxiago ipintzen al dituzte Usurbilgo munizipalek?

Beti miretsi izan dut berez adeitsua den jendea. Eta horregatik, besteekin ere adeitsu izaten saiatzen naiz. Are gehiago, gidari hasi berri batekin.  Autoa gobernatzen ikasten ari dena aztoratzea ez da komeni. Nahikoa lan badu gizarajoak seinale denei erreparatzen, abiadura egokia mantentzen…

Guk ordea, isunik ez jasotzeko moduan gidatzen dugu. Ustez radarrak dauden tokietan abiadura jaitsiz, eta hortik aurrera, dena libre! Intermitenteak ipintzeko ere ganora gutxirekin.

Batzuetan pentsatu izan dut, Auto-Eskolen Herria izendatu ote dute Usurbil eta NOAUA!n enteratu ez? Hala bada, Udalak ohartarazi egin beharko lituzke bisitariak. “Usurbilen euskaraz bizi gara”, “Usurbilen fracking-ik ez…” txartelen ondoan, beste txartel bat ipini beharko litzateke: “Usurbil, auto-eskolekin senidetuta”.

Imanol Ubeda

@DonInorrez

Artikulu hau 2014-10-17ko Noaua!n agertu zen

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s