Toallitak

Ama izateak bizitza aldatzen du. Eta hori esanda askok zera pentsatuko duzue: “Egia. Maitasuna, loa, lagunekiko harremanak, bikotea, poza, ardura, jolasak, titia, irribarreak, aiton-amonak, lana, … horiek denak aldatzen dira hankagorri bat iristen denean”. Eta nik baietz esango dizuet, hori egi handia dela, baina oraingo honetan amatasunaren ondorioz ezagutu eta nire bizitza aldatu duen produktu bati buruz hitz egin nahi dudala: TOALLITAK. Toallitak??!! Bai, ba. Toallitak.

toallitakZure bizitzan isilpean sartzen dira sortuak izan diren helburu jakin horretarako: hankagorriaren ipurdia garbitzeko, alegia. Baina segituan hasten dira nabarmentzen, izan ere, txikiaren popako azala babesteko bilaketa heroikoan mota guztiak probatzen dituzu; PH naturaldunak, alkoholik gabekoak, Aloe Vera-rekin, ekologikoak, Activity eta Poziktivity ere bai. Txikien garbitasunean katedratiko bihurtzen zara goizetik gauera, eta toallitetan Masterduna. Hasieran, seme/alabaren aldagela lekuan egoten dira, lasai, ezer gertatuko ez balitz bezala. BAINA hilabete batzuetara, egongelan, paseatzeko aulkitxoan, zure poltsan (diru-zorroa, txupetea eta klinexekin batera) eta deskuidatzen bazara, kotxeko dokumentazioaren ondoan ere badituzu.

ZERGATIK? Beraien eraginkortasun eremua areagotzen hasten direlako, eta eginbehar fisiologikoez gain, erabilera anitz eta zoragarriak topatzen dizkiozulako. Adibidez: Abisatu gabe lagunak bisitan datoz eta etxeak txerritokia ematen du? LASAI! Lurrean sakabanatuta dauden jostailu guztiak armairuan ahal bezala sartu, toallita batzuk hartu eta komuna eta sukalde “paxara” egin bixkor-bixkor. Ez dira sekulako distirarekin geratzen, baina aizu, une kritiko hori gainditzeko adina bai. Edo beste hau: ekitaldi/afari/bilera garrantzitsu bat daukazu eta azken unean konturatu zara larruzko zapatak ajatu xamar dituzula? TRANKIL! Toallita pare bat hartu, gainetik pasa eta lixto, zure itxura, ezin hobea!

Argi dago, walkmana eta gero, hauxe da niretzat asmakizun handiena.

Toalliten yonkia naiz.

Idoia Torregarai

@bootxo

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s