Arratoien barreaz eta beste hainbat gauza…

Sophie Scott neurozientifikoa eta umoregileak barreari buruz (ziurrenik) ez dakizkigun 10 gauza azaldu ditu:

Funny Rat picture gallery  (14)1. ARRATOIEK KILIMAK DITUZTE Jack Panksepp psikologoak entzun zituen lehen aldiz arratoiak barrez. Nola lortu zuen? Kilimak eginez. Horretaz gain, konturatu zen arratoiak jolasten ari direnean egiten dutela barre (gizakion antzera), zoriontsu direla erakutsi eta elkarren arteko loturak areagotzeko. Bere ikerketaren arabera, gehien jolasten zuten arratoiek, gehien egiten dute barre. Eta barre egiten duten arratoiek barre egiten duten arratoiekin nahiago dute egon.

2. EZ DA TXISTE KONTUA Jendeari galdetuz gero, gehienek esango dute txisteak eginarazten diela barre . Baina errealitatean ez da horrela. Robert Provine psikologoak ikertu zuen barre gehien gure lagunekin gaudenean egiten dugula. Beste pertsonekin gaudenean zerbaitetaz barre egiteko aukera 30 aldiz handiagoa da bakarrik gaudenean baino. Lagunekin ere, ez dugu txisteetaz barre egiten, beraiekin hitz egiten ari garenean baizik. Elkarrizketa arruntetan, alegia. Barrea komunikazio mota bat da, ez erreakzio bat. Barrearen zientziak dio barrea jokabide sozial bat dela, jendea atsegin dugula eta ulertzen ditugula adierazteko.

3. GEZURREZKO BARREA Gure burmuinak gezurrezko edo egiazko barrea den badaki. Izan ere, gezurrezko barrea entzutean, gure garuneko zati batean (anterior medial prefrontal cortex) ohikoa baino aktibitate gehiago sortzen da. Bertan kokatzen da beste pertsonen emozioak ezagutzeko dugun gaitasuna. Horrek erakusten du berez ezagutzen dugula gezurrezko barrea; ez dugu ikasi behar zer den.

4. BARREA KUTSAKORRA DA Scott ikertzaileak eginiko buru eskanerrek barrea kutsatu egiten dela erakutsi dute. Burua eskaneatzea berez ez da oso barregarria, baina Scott ikertzailearen ikerketan hainbat pertsona aztertu zituzten buruko eskanerra egiten ari zitzaien bitartean. Horrela monitorizatuta, pertsona horiek kanpoko algara baten aurrean nola erantzuten ikusi zuten. Nola? Aurpegiko muskuluak barre egiteko nola prestatzen ikustean. Gero eta erantzun nabarmenagoa eman, ziurtasun handiagoarekin jakiten da barre hori egiazkoa edo gezurrezkoa den.  

5. EZAGUTZEN DITUZUN PERTSONAK DIBERTIGARRIAGOAK DIRA Barreak barrea akuilatzen du, eta horregatik umoregile profesionalek denbora asko ematen dute monologo eta monologoen artean giroa berotzen. Baina egunerokotasunean, gure itxaropenak eta konfiantza-giroa izaten dira barrearen bihotza.

6. BARREAK EZ DU ARGALTZEN Interneten milaka orri topatu ditzakegu barrea osasunarentzat ona dela esaten dutenak. Tamalez, Scott psikologoak gezurtatu egiten du barreak korrika egitean xahutzen dituzun kaloria berdinak erretzen dituela esaten duten teoriak. Barreak gure energia gastua eta bihotz-maiztasuna %10-20an igotzen du bataz beste, hau da, barre egiten dugun 10-15 minutuko 10-40 kaloria gehiago gastatuko genituzke. Konparazio baterako, 3 ordu jarraian barre egin beharko genuke aurretik jan dugun patata frijitu poltsa “erretzeko”.

7. HARREMANEK GEHIAGO IRAUTEN DUTE BARRE EGITEN DENEAN maxresdefaultBob Levenson psikologoak hainbat bikoteekin ikerketa egin zuen. Zerk gogaitzen zuten esan behar zioten elkarri. Hori adierazteko irribarrea eta barrea erabili zutenek segituan hobeto sentitu ziren, eta erlazioarekiko asebetetze maila handiagoa erakutsi zuten. Denbora gehiago egon ziren elkarrekin. Barrea emozionalki gertu ditugunekin erabili daitekeen emozioa da, elkarrekin hobeto sentitzeko. Hau garrantzitsua da pozik gaudenean, baina garrantzitsuagoa garai zailetan.

8. BARREAK BERE UNEA DU Elkarizketetan, normalean esaldia bukatu bezain azkar barre egiten dugu, ez lehenago, ez beranduago. Barreak bere unea baitu. Oso zaila da publikoaren aurrean agertzea barre eginarazteko, eta are zailagoa publikoak barre egiten ez badu, jarraitzeko adorea izatea. Talentu berezia behar da ere publikoak barre egiten duen bitartean ezer ez egiteko, edo beraien barreak ez zapaltzeko, edo gehiegi itxaron eta barrearen indarra galtzeko.

9. BARREA ERAKARGARRIA DA Barre eginarazi al daiteke ohean zaudenean? Kontaktu pertsonalen iragarkiei buruzko ikerketa batek emakume zein gizonezkoek umoretsua izatea adimena, hezkuntza, lanbidea edo desio sexualaren aurretik kontuan hartzen zutela erakutsi zuen. Beste ikerketa batek dio ezezagunak erakargarriagoak zaizkigula gure txisteekin barre egiten badute.

10. HUTSEGITEN EZ DUTENAK Inork ez du txiste unibertsala asmatu. Baina Scott irakasleak bere ikerketa-ibilbidean gauza batzuk ia beti barregura eragiten digutela  ikusi du. Adibidez?  Une desegokietan barreari eusten dugunean.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s