Maddalen Iriarte: “Ezin zintezke serioa izan umorerik gabe eta ezin daiteke kazetaritza egin umorerik gabe.

Maddalen Iriarte (Donostia, Gipuzkoa) 1986an hasi zen lanean ETBn eta orduz geroztik albisteari lotuta bizi da. Azken denboraldietan egunerokotasunari jarraipena egiten dio Azpimarra saioan, bere estilo bizi eta zuzenarekin.  Oraingoan, ordea, guk egin dizkiogu galderak.

maddalenGai serioekin ikusten zaitugu lanean egunero. Umoretsua zara? Bai umoretsua naiz. Nire ahizpak dio nirekin baino gehiago ez duela inorekin barre egiten, beraz izango dut graziaren bat!

Kazetaritza eta umorea uztargarriak al dira? Nik uste dut umorea ez dela banandu daitekeen zerbait. Umorea, seriotasuna, arnasa hartzea, bizitzea… dena bat da neurri batean. Ezin zintezke serioa izan umorerik gabe eta ezin daiteke kazetaritza egin umorerik gabe. Nahastu egiten direla uste dut. Umorea oso gauza serioa da, pentsatzeko serio ari zarenean umorea desagertu egin dela… Umorea ezinbestekoa da.

Albistegi umoretsu bat aurkeztuko al zenuke? Uste duz ezetz! Batzuetan pentsatzen dut Alkainek eta Pagadik  euren saioak egiten oso ongi pasatzen dutela eta nik ere halako zerbait egin nahiko nukeela, baina ez dut nire burua lan horretan ikusten.

Inoiz barreari eutsi ezinik egon al zara zuzeneko batean? Bai gertatu zait. Oso famatua da errepikatu delako mila bat aldiz txerri baten kontura egindako barre saioa. Berez ez du grazia handirik baina debekatuak sortutako itzulerarik gabeko algara zurrunbiloan sartu ninduen.

Nork edo zerk eragiten dizu barre? Nire amarekin barre asko egiten dut. Gauzak nola kontatzen dituen… Ez dit grazia egiten erorketak, kolpeak eta halakoak erakusten dituen umoreak… horrek ez dit graziarik egiten. Ahozkoa da grazia gehien egiten didan umorea. Esandako gauzek, nola esaten diren…

Zerk galarazten dizu umorea? Idioziak. Zentzu eta maila guztietan hain tonto, hain biolento, hain zeken eta gaizto egiten gaituzen idioziak!

Eta barregarri noiz geratu zara? Barregarri? Nigatik edo nirekin barre egin dutenei galdetu beharko zenieke. Ez dut oroitzen gertaera nabarmenik. Nik nire burua lotsagarri , egunero egiten dudan Azpimarra saioan, zuzenean, Aiko taldekoek ni eta Asier Odriozola dantzan jarri gintuztenekoa dut gogoan. Hala ere ez ez dut uste benetan lotsagarri geratu nintzenik.

unnamedUmorezko zein pelikula/liburu/web gune/ telesail gomendatuko zeniguke? Orain baino lehen ere inoiz ere esan dut. “Kutsidazu bidea Ixabel” Joxean Sagastizabalen liburuak algarak sortu zizkidan.

Zein kantak jartzen zaitu umore onez? Musikak orohar! Kantuan aritzeak umore onez jartzen nau, endorfinak askatzen dizkit. Beste gauza batzuk ere bai…

Nori gustatuko litzaizuke elkarrizketa hau egitea? Elkarrizketa hau? Enrique Zuazua matematikalariari.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s