RAErakadak

Ba omen dago jendea dohain bereziekin jaio dena. Batzuk margolari trebeak dira, beste batzuk ahots magikoa dute eta besteren batek ur-azpian denbora dezente igarotzeko gaitasuna du, besteak beste. Hizkuntzetan trebea izatea ere jaiotzezko dohaina dela diote askok. Zorionez edo zoritxarrez, trebetasun hau gramatika ulertzearekin, hitz egiteko molde elaboratuekin eta euskararen kasuan adibidez, “s” eta “z”-ak dagozkien hitzetan kokatzearekin lotzen da normalean.

Badago ordea, bestelako hizkuntzazko trebetasun bat, euskaldunok gurekin daramaguna, gure baitan duguna. Zuk, nik eta apustu egingo nuke zure bizilagunak ere badaukala trebetasun hau: hizkuntza umorez kutsatzea! Eta, ez, ez… ez naiz erdarakadetaz ari, RAErakadetaz baizik. RAErakadak sortu, esan eta gustura bota ostean (ño!) barnean halako asebetetasuna sentitzen dut, duzu, dugu.

Zer da RAErakada?

Hona hemen zenbait definizio proposamen gisa:

RAErakada (def.):

  • Erdarakadaren senitarteko elegantea.
  • Euskaldunok “domeketako berba” gisa gure diskurtsoan txertatzen dugun gaztelerazko hitz baten manipulazioa.
  • RAEko egoitza dardaraka jartzeko gaitasuna duen hitz asmatua.

RAErakadaAdibide bidez hobeto ulertzen omen dira hizkuntzazko teoria, planteamendu eta komeriak. Hona hemen adibideak, bada (eta bai, benetakoak dira):

“He cupido”: gaztelerazko caber aditzaren partizipio berria, geziak botatzen dituen jainkotxo txiki horren izenkidea.

“Nire aitxa todo modesto sofan, neuri eskatzen gauza danak ekarteko”: modesto esanahia aldatuta, baina hori ez da garrantzitsuena ezta? Zer nolako dotoreziaz lurrintzen dituzten honelako hitzok gure esaldiak, eh?

“InciNdentalmente”: Horrela, nahi barik, bat-batean, espero gabean, “n” bat sartzen dugu “i” eta “d” artean…

“BItxaratxero/a”: Dirudienez, Dicharacheroa behin izateaz konformatzen ez dena, grazia bi aldiz egiteko gai den xalau edo xalada.

“Et et et, niri ez trigirbersa”: Nahi den bezala ulertu eta interpretatzea aurretik esandakoa. Ulertzen da, ezta?

Batzuetan, esaldi osoak (zergatik ez) RAErakadizatzen ditugu. MakroRAErakadak eraikiz.

“Las tres pixukides y las cuatro…”: Zertarako esan, lau pixukideok? Ez du ez gatz, ez piperrik eta are gutxiago dotoreziarik. RAErakadizatuta ponpoxoago da esaldia, ordea eta gainera irri bat ateratzen digu.

Honenbestez, RAErakadek aukera ematen digute hizkuntzazko arauak dosi txikitan apurtzeko, tentazioz debekuarekin jolasteko eta batez ere, hori egiten dugun heinean gure buruaz barre egiteko aukera eskaintzen digute. Eta horretarako trebetasuna ezinbestekoa da. Trebeak gara; Abillak, abellanak.

Eskerrik asko zuei lagunei, pixukideei, familiakoei eta klase-kideei RAErakadak erabiltzeagatik eta batez ere, bota ostean bizipoz sentsazio hori kontagiatzeagatik.

Sara Zendoia

@sarazend

 

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s