BARIKA GALTZEKO EHUN ETA BAT MODU

barik1Bai, baliteke titularra zertxobait irreala izatea, apur bat neurriz gainekoa, erdi guzurra, eta bai, hala da. Baina harrigarria irudituko litzaizuke ditxosozko Barik alua zenbat aldiz galdu izan dudan zenbatu izan banu. Galdu, tarte labur batean batzuetan, betirako bestetan…

Bai, Barika, izenak berak ere adarra jotzen dit, Barik barik geratu izan naiz askotan, baita sarri, maiz, Barik barik kalera irten ere! Eta ez, utzi albo batera pentsatzen ari zaren hori…Creditransarekin ez nuen horrenbeste arazorik izaten! Oker zabiltza… Izatez desastrea naizenez noizbait galdu izan dut hori ere, aitortzen dut… Baina plastiko zati honena harrigarria da.

Bada ezpada, arrazoiren batengatik txartelaren erabilera ezagutzen ez baduzu, arazoa non den azalduko dizut; Creditransarekin nahikoa zen autobus-bidaiaren hasieran txartela makinan sartu, zure helburuaren zenbakia zanpatu eta txartela nahi duzun lekuan gordetzearekin, Barika, ordea, sartzean eta irtetean pasatu behar da irakurgailu batetik, eta ez, ez gara hain futuristak, ez da aski soinean eramanda, atera egin behar da eta argi berdea egiten duenera arte pasatzen ibili -sarri kostatzen baitzaio irakurtzea, txartela daramazun zorroaren arabera, edota eguraldia, asteko eguna… faktore gehiagi daude tartean-.

Ikusten al duzu arazoa? ORAINDIK EZ? Ala ba, azaltzen jarraituko dizut orduan… Bada, ni bezain sateliteak garenok, sarreran pasatu bai, baina irten orduko txartela ondo gordez gero, irtetzean ahaztu egingo litzaiguke Barika pasatzea, eta hori gertatuz gero, bidaia osoa, hau da, azken paradara arte joango bazinateke bezala kobratzen dizu. Beraz, hatzamarren puntan eraman behar dugu txartela.

Eta hatzamarren puntan badaroat, nola galtzen dut? Ba era askotan, lo geratzearren erori izan zait, edota eskuan dudala ahazteagatik, gainean eseri izan naiz eta bilatzen zoratu, non gorde dudan ahaztu… Hori etxean ahazten ez dudanean, noski.

Beraz, ez dakit norengana zuzendu behar naizen, baina irakurle jator hori, zuk Barikaren aldaketan zerbait egiterik baldin baduzu, asmatu ezazu Forfaita bezala eraman eta irakurgailuak irakurtzeko modu bat, edota azalean txip bat sartuta. Antsietateak jota bizi naiz eta.

Iraitz Madariaga

@IraitzMadariaga

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

w

Conectando a %s